Piromanoa suhiltzaile-buru: Saudi Arabia NBEren Berdintasun Batzordean sartu da

  • “Emakumeen eskubideak bultzatzea, berdintasun eta ahalduntze estandarrak definitzea eta mundu osoko emakumeen bizimodua dokumentatzea” dira NBEren Berdintasun Batzordearen helburuak. 45 herrialdek osatzen dute eta horietako bat Saudi Arabia izango da hemendik aurrera.


2017ko apirilaren 27an - 12:31
Saudi Arabiako emakumeen kontseiluaren lehen bilera: hamairu gizon, emakumerik ez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europar Batasuneko bost herrialdek Riadeko gobernua batzordean sartzearen aldeko boza sekretua eman dutela ziurtatu du Hiler Neuer UN Watcheko zuzendariak. Haren iritziz, Saudi Arabia emakumeen eskubideak babesteko batzorde batean sartzea “piromano bat suhiltzaileen buruan jartzea bezalakoa” da. Emakume saudiarabiar guztiei jaiotzetik bizitza osoan kontrolatuko dituen “gizon zaindari” bat ezartzen zaiela salatu du eta, beste gauza batzuen artean, gidatzea debekatuta dutela.

Helen Clark NBEren Garapenerako Programaren administratzaile ohiak, berriz, begi onez hartu du Saudi Arabia batzordean sartzea: “Emakumearen alde lan egiten duten herrialdeak babestea garrantzitsua da eta Saudi Arabian gauzak aldatzen ari dira”, adierazi du.

Munduko Ekonomia Foroak 145 herrialderen artean 134. tokian kokatu zuen Saudi Arabia genero berdintasun ezaren inguruan egindako txostenean 2015ean. Herrialdea NBEko Giza Eskubideen Batzordeko kide ere bada.

Emakumerik gabeko emakumeen kontseilua

Saudi Arabiak emakumeen lehen kontseilua sortu zuen martxoan. Emakumeen eskubideen aldeko taldeek modu positiboan hartu zuten ekimena, baina batzordearen lehen batzarraren ostean iritziz aldatu zuten: ekitaldiaren argazkian hamahiru gizon agertzen ziren, eta emakumerik ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!