Pilotakadak jaurtitzeko agindua eman zuela onartu du ofizialordeak Cabacas auzian

  • Lankideei pilotakadak jaurtitzea agindu ziela onartu du ertzaintzako 5.351 idenfitikazio zenbakidun ofizialordeak epailearen aurrean. 2012ko apirilaren 5ean F96-14CB furgonetaren agintaritzapean zegoen Iñigo Cabacas gazteak pilotakada jaso zuen unean.


2014ko otsailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iñigo Cabacas gaztea

Atzoko adierazpenetan aurretik egindako polizial galdeketetan esandakoa berretsi du: “Maria Diaz de Haro kaleko Herrikoaren ingurura gerturatu ginen igorgailutik entzun genuelako bertan istiluak gertatzen ari zirela eta jendea laguntza eske ari zela”. Pilotarik gabeko jaurtiketak egin zituzten hasieran, baina “gure segurtasuna arriskuan ikusi genuenean pilota karga bat agindu nuen".

Ofizialordeak “gertakizunetan ez du inolako erantzunkizunik”, adierazi du bere abokatuak, ertzainen segurtasuna bermatzeko pilotakaden jaurtiketa berak agindu zuen arren ez baitzuen jaurtiketa bat bera ere egin.

Atzokoarekin momentuz inputaturik dauden lau ertzainen deklarazioak amaitutzat ematen dira. Gau hartan pilota jaurtiketa gehiago egin zirela adierazi dute lekukoek, baina oraingoz hauek dira ardurak onartu dituzten polizia bakarrak.

Akusazio partikularrak inputatu gehiago egon behar direla adierazi du, “agintaritzaren erantzukizunak argitu behar direlako”. Epaileak aurretik hartutako erabakien inguruko helegiteak eta bi alderdiek egindako eskaerak erantzun beharko ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude