Petronorren isuriengatik protestatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean

  • Meatzaldea Bizirik taldeak “aire garbia arnasteko eskubidea” defendatuko du larunbatean Abanton (Bizkaia) egingo den manifestazioan. Las Carreras auzoko Haritzalde plazatik abiatuko dira eguerdiko 12etan, eta Petronorreko ateraino iritsiko dira.


2015eko ekainaren 25ean - 10:09
Meatzaldea Bizirik-en esanetan, "ematen du Petronor ez dela gai arazorik sortu gabe funtzionatzeko, eta gainera ez du arazo horiez informatzen".
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Deialdia egiteko zabaldutako agirian, Meatzaldea Bizirik-ek gogorarazi du ia urtebete igaro dela azken mobilizazioa egin zutenetik, eta egoera ez dela hobetu ordutik hona. Denbora tarte horretan gutxienez 44 gertakari izan direla aipatu dute, “horietatik zazpitan hauts zuri, gris edo beltza isuri da Muskizen, Abanton edo Zierbenan”.

Iazko ekainaren 21ean, Muskizko San Julian auzoan koke errauts isuria izan zen. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak espedientea ireki du Petronorren aurka, ustez Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) ez betetzeagatik. Hain zuzen, enpresak zigor bat jaso dezake findegian izandako arazoaren berri berehala ez emateagatik. Hutsegite larria litzateke hori, IBBren arabera.

“Hamaika aldiz kexatu ostean ireki dute espedientea”, adierazi du Meatzaldea Bizirik-ek, “urrats bat da, baina beste kasu askotan enpresak esaten du ez dakiela ezer, edo gertakaria ukatzen du, edo oso berandu onartzen du”. 

Elkartearen ustez, ematen du Petronor ez dela gai arazorik sortu gabe funtzionatzeko, eta gainera ez du arazo horiez informatzen. “Zoritxarrez, bertako bizilagunok gara, 112ra egindako deien bitartez, enpresaren eta ustez gu babesteko ardura duen administrazioaren erreakzioa eragiten dugunok”.

 

 

 


Airearen kalitatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.