Petronorren azken isuria salatzeko elkarretaratzea egingo dute Muskizen

  • Meatzaldea Bizirik talde ekologistak azaldu duenez koke plantako azken gertakariak bistan utzi du herritarren "osasuna eta segurtasuna jokoan" dagoela. Elkarretaratzea egingo dute hilaren 26an Arenako hondartzan.


2017ko abuztuaren 24an - 18:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abuuztuaren 21ean Petronorren koke plantan izandako ez-ohiko ke emisioek irudi ikusgarriak uzteaz gain larritasun handia sorrarazi dute hainbat herritarren artean. Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez isuria 28º-rekin gertatu izana kezkagarria da "tenperatura igoera txiki batek sor dezakeelako halako zerbait".

Tximiniako suak "bonbardaturik" ikusi dute beren burua, eta gasolina kiratsa eta bestelako arriskuez ohartarazi du talde ekologistak. "Orain 10 urte hasi ginen antolatzen Petronorren zabalkundearen kontra", diote ekologistek, baina geroztik "munstroak" hor jarraitzen duela salatu dute eta besteak beste "koke-hauts euria" jasan behar izaten dutela, zarata eta usainaz gain. 

Euren esanetan herri baten barruan "gaizki kokatuta" dagoen findegi batentzat horrelako koke planta bat martxan jartzea ez da segurua: "Badaude osasungarriagoak diren aukerak, ekonomikoki errentagarriagoak energia berriztagarriak erabiliz".

Hori guztia salatzeko elkarretaratzea deitu dute larunbatean, abuztuak 26, eguerdiko 12:00etan Muskizko Arenako hondartzan barrena.

 


Petronor kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.