Petronorren Muskizko koke plantako konpresore bat ustekabean gelditu da astelehen arratsaldean eta horren eraginez gas kopuru handia bota du hirugarren tximiniatik, herritar ugariren kezka eraginez.
Zenbait lagunek sare sozialen bidez zabaldu dituzte Petronorren tximinia aireratzen ari zen kearen irudiak.
#Petronor nos envenena #muskiz pic.twitter.com/Swa2M9FS32
— jesika (@jesika_bilbo) August 21, 2017
Hace calor en @Petronor_Info 🤕 #Bizcaia #muskiz #Euskadi pic.twitter.com/YRz1qkWN50
— Karlos Alipio ☮✌ (@KarlosAlipio) August 21, 2017
“Segurtasun arrazoiak” aipatu ditu enpresak ezohiko emisio horiek esplikatzeko.
Petronorren arabera egoera egonkortzea lortu dute, nahiz eta ohikoa baino gar gehiago erabiltzen ari diren. Baieztatu dutenez, koke planta ez da gelditu inolako momentutan, nahiz eta karga txikiagoarekin lan egin duen.
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.
Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.
"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".