Pertson(alismo)en politika


2024ko apirilaren 29an - 06:04
Azken eguneraketa: 12:19
Argazkia: EFE

Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez. Bost egun errepikaren errepikaz. Enpatxura arte eztabaidatu da “hausnarketa” egun batzuk hartzeak zenbat duen zintzotik eta zenbat jokaldi politikotik. Baina deus ez bere egiteko moduez.

PSOEko eta gobernuko hurbilenekoak ere “shockean” utzi zituen Sanchezek, bere sare sozial pertsonalean zabaldu zuen gutuna irakurtzean jakin baitzuten bost egun hartzen zituela “merezi duen edo ez” erabakitzeko. Hausnarketarako bost egun hartzen badituzu, diot nik, hartu ditzakezu aurretik behintzat ordu batzuk, hain erabaki erabakigarria izerdikide dituzunekin partekatzeko. PSOE eta gobernua bera, proiektu kolektiboak baitira, ala?

Egiteko modu horiek ez dira salbuespen, ordea. Aspaldikoa da proiektu politiko kolektiboak pertsona bakar batean irudikatzeko edo, are, uzteko joera. Mende hasieran, PPk ez zuen ezkutatu José María Aznarrek berak erabakiko zuela zein izango zen bere ordezkoa alderdiaren buruzagitzan. Ordutik, joera hori indartu eta tradizio politiko guztietara zabaldu da. Hasi berri diren Kataluniako hauteskunde kanpainarako, Junts per Catalunya alderdiak izena aldatu du, Junts + Puigdemont per Catalunya hobetsiz.

Egiteko modu horiek ez dira salbuespen, ordea. Aspaldikoa da proiektu politiko kolektiboak pertsona bakar batean irudikatzeko edo, are, uzteko joera

Eskuinak egitea, tira, baina kolektiboaren indarra, herritarren eta militanteen parte-hartzea edo komunitarismoa aldarrikatzen dituzten ezkerrek logika berean doazen jokabideak izatea... Podemos Pablo Iglesiasen lidergoaren inguruan eraiki zen, eta kargua uztea erabaki zuenean, ordezkatuko zuena Yolanda Díaz izango zela ere utzi zuen erabakita. Iragan hilabeteetan zenbait aldiz adierazi zuen Arnaldo Otegik "eskubidea irabazia" zuela erabakitzeko EAEko lehendakarigai izango zen edo ez.

Azken urteotako aldaera berri bat alderdien hautagai ‘independenteak’ dira: Manuela Carmena edo Yolanda Díaz Espainian, Miren Larrion Euskal Herrian, esaterako. Ezberdintasunak handiak izanagatik, bada hari komun bat. “Pertsonen politika” (pluralean) aldarrikatu dute “alderdien politikaren” aurrean, baina alderdiek baino politika are pertsonalistagoa (singularrean) egin dute gerora.

Fokua, dena den, jarrera eta modu horiek bultzatzen dituzten logiketan jarri behar da pertsona zehatzengan baino gehiago, eta hor erantzukizunak kolektiboak dira. 1979ko hauteskundeetako Alkaterik onena... Herria! kanpainak aurpegirik gabeko kartela zuen euskarri nagusi; azken urteetan, hautagaien lehen plano erraldoiak dira ardatza nonahi. Harrigarriena ez dira aldaketa horiek guztiak, harrigarriena da arretarik ere ez deitzea, eztabaidarik ez piztea, ez baita auzi estetikoa, baizik eta sakonki politikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


Irunen gizon bati eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute momentuz, gertakariak ikertzeko

Gizonezkoa kolpatu zuen ertzain agentea kargutik kendu dute kautelazko neurriekin, eta gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitatea. Une hartan han ziren polizia agenteen jarrera ere aztertzen ari dira.


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude