Perretxikoak, basoetako altxor preziatuak


2003ko urriaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

jontorner@argia.eus Garai honetan Euskal Herriko basoak perretxiko zaleez josi ohi dira. Horietako batzuk benetako adituak dira. Ongi prestatuak joaten dira mendira eta onddo onenak non dauden edo non egon daitezkeen badakite. Hala ere, eurak non ibiltzen diren ez diote inori esango. Sekretu profesionala. Helburua, ahalik eta perretxiko gehien bildu eta horiek saldu edo etxekoei nahiz adiskideei afari ederrak prestatzea da. Beste askok, ordea, goiza basoan pasa eta afaritxo bat egiteko aitzakiarekin etxera bueltatzea nahikoa dute. Bost axola bilduriko perretxikoekin lehen platera ere justu-justu osa badaiteke. Egongo da mahaian ahora zer eraman gehiago. Afariarena, azken finean, aitzakia baita. Hori bai, perretxiko txukun xamarrak bilduz gero satisfazioa handiagoa da. Gaurko Sarekadan batez ere bigarren multzo honetan sartzen zaretenontzat baliagarria den informazio apur bat jaso dugu. Horrez gain, perretxikoei buruzko hainbat web gune bildu ditugu. Adi ahora eramaten duzuenarekin! Perretxiko jangarriak pozoitsu edo toxikoetatik bereizteko arau zehatzik ez dago. Komeni da, beraz, perretxikoak biltzera joan aurretik bakoitzaren ezaugarriei buruz zerbait jakitea, dela liburuetan kontsultatuz, dela aditu baten gomendioak jarraituz. Hasieran, dena den, mendira gaiaz dezente dakien norbaitekin joatea gomendagarria da, hala ikasten baita gehien. Hala ere, bada kontuan hartu beharreko urrezko arau bat: perretxiko mota baten aurrean zalantzarik izanez gero, egokiena ez kontsumitzea da. Duda txikienaren aurrean, perretxikoa baztertu eta listo. Gainera, esan beharra dago perretxiko arriskutsuenetariko batzuk bolba (lurpeko zati mintzatsua), eraztuna eta lamina zuriak dituztela. Ezaugarri horiek dituen onddorik bilduz gero, egokiena ez jatea da. Ongi prestaturik joatea komeni da Perretxiko bila joatea mendi espedizio batekin aldera ezin daitekeen arren, ongi prestaturik joatea komeni da. Mendiko botak eta arropa erosoaz gain etxetik irtetean beste zenbait gauza hartzeaz ez gara ahaztu behar. Garrantzitsuenak zumezko otarrea eta labana dira. Saskiari dagokionez, egokiena hainbat konpartimentu izatea da, onddo batzuk besteengandik banatzeko. Halakorik ez badu, familia bereko perretxikoak paper artean bil daitezke. Bilduriko onddoak honda ez daitezen, hosto, goroldio edo belarretan biltzea ere ona da. Perretxikoak ez plastikozko poltsatan jaso, hartzitu egiten baitira. Labanak, bestalde, perretxikoa lurretik oso-osorik ateratzen lagunduko digu. Lurpean ez da zatirik geratu behar eta perretxikoak azpialdean lur apur bat edukitzea hobe da. Non aurkituko ditugu? Perretxiko espezie gehienak basoetan topatuko ditugu, bai erreka ertzetako makaldi, lertxundi eta zumardietan, bai arte eta gaztainondoak dauden lekuetan eta baita pagadi eta hariztietan ere. Dena den, artelatz basoetan, koniferadunetan eta bide eta zelai bazterretakoetan ere aurkituko ditugu. Garai egokiena, bestalde, udazkena da, batez ere eurite handien ondorengo egun horiek. Perretxiko bila maiz aritzen ez zaretenok jarrai itzazue aipatu gomendioak. Baina hori bai, kontuan izan alboan esperientzia apur bat duen laguna izatea dela egokiena. Tira, ea zortea duzuen eta afari txukun bat prestatzeko adina perretxiko biltzen duzuen. Onddoak aurkitzeko orduan nahiz sukaldean abilak ez zaretenok, badakizue, senide edota adiskideengan izan beharko duzue konfiantza. Askok egiten dugu hori. Informazio gehiago: Jean Jacques Wuilbaut mikologo eta argazkilari belgikarraren gune pertsonala Britainia Handiko Elkarte Mikologikoa 'La web dels bolets' gune kataluniarra Kataluniako Elkarte Mikologikoa Perretxiko jangarriak eta pozoitsuak (gazteleraz) Errezetak: Urduñako perretxikoak labean Karlos Argiñano Guía Miguelín Rincon Astur Perretxikoak eta kultura herrikoia Mushroom Council Beste Sarekada batzuk: Ardoen sarea Garagardo fresko bat, mesedez!


Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude