Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Pentsioak partzialki igoko dituzte, Laurent Saint-Martin Ogasun ministroak astelehenean France 2 telebista katean egindako elkarrizketan azaldu duenez. Urtarrilaren 1etik aurrera pentsio guztiak %0,9 igoko dira, eta uztailaren 1ean gutxieneko soldataren azpitik (1.398,70 euro) dauden pentsioen balioa handituko da, "erosteko ahalmena gal ez dezaten", Ogasun ministroaren hitzetan. Inflazioak, baina, %1,8 egingo du gora datorren urtean, Frantziako Gobernuak aurreikusi duenez. Kalkulatu du pentsioak urtarrilean igotzeak 800 milioi eurotik gorako kostua izango duela.
Errepublikanoek eskuineko alderdiarekin lortutako ituna medio igoko dira pentsioak urtarrilean.