ARGIA.eus

2020ko apirilaren 08a

Pello Urizar eta Maiorga Ramirez aurrez aurre EAren kongresuan

  • Ekainaren 3an eta 4an egingo du kongresua Eusko Alkartasunak, eta EH Bilduren inguruan sortutako bi ikuspegietatik sortu dira bi sektore nagusiak; Pello Urizar eta Maiorga Ramirez dira sektore bakoitzaren hautagaiak.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 29a
Maiorga Ramirez eta Pello Urizar prentsaurreko bat ematen.

Pello Urizar sektore ofizialaren hautagaiak esan du EAk EH Bildun izan beharreko lekua dela gakoa bi ildoen arteko eztabaidan. Talde berritzailea aurkeztu du Urizarrek, buruzagitzarako aurkeztu duen zerrendan kide gazte ugari daude, ibilbide luzeagoa duten beste zenbait kiderekin batera.

EAren eginkizun nagusia “zubigintza” bultzatzea izan behar dela azpimarratu du Urizarrek, eta azken hiru hamarkadetan alderdi ugarirekin lortutako akordioak jarri ditu horren adibidetzat. EH Bilduren izaera estrategikoa azpimarratu du, eta koalizioak bere helburuak bete ditzan EA “sendo bat” beharrezkoa dela esan du.

Hain zuzen, koalizioak “subjektu politiko” bilakatzeko prozesua hasi du, eta sektore kritikoa ez da ados agertu prozesuarekin. Maiorga Ramirez hautagai bezala aurkeztu duen sektoreak igandean egin duen aurkezpenean EAko militante historiko ugari izan dira, Carlos Garaikoetxea, besteren artean. Azken horrek adierazi du koalizioaren alde daudela, baina ez “alderdi bakarraren” alde. Ramirezek ere ohartarazi du EA koalizioaren baitan desegiteko arriskua dagoela.

Sektore kritikoak hausnarketa prozesu bat egin du azken hilabeteetan; Alkartasuna 2017 prozesuan 400 afiliatu inguruk hartu dute parte, emandako datuen arabera. EH Bildun alderdiak daukan papera eta kudeaketa izan dira eztabaidagai nagusiak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: EA

EA kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude