Paueko prefeta, ikastolen auzian konponbidea bilatzeko prest

  • Lionel Beffre Pirinio Atlantikoetako prefetak ikastolen auzia konpontzeko borondatea agertu du, legea beteko duela berretsi arren. Hala adierazi zuten atzo Paxkal Indok eta Hur Gorostiagak, Seaskako lehendakariak eta zuzendariak, prefetarekin Pauen egindako bileraren ostean.


2013ko otsailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
400 lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo Baionako suprefetura aurrean. (Argazkia: Gaizka Iroz / Kazeta.info)

Pasa den astean, Patrick Dallenes Baionako suprefetak jakinarazi zuen debekatu egin diola Hendaiako Herriko Etxeari hango ikastola laguntzea, 1850eko Falloux Legea baliatuta. Lege horrek debekatu egiten du eskola pribatuei diru edo eraikin publikoak ematea. Atzo egindako bileran erabaki horren inguruan aritu ziren solasean Paueko prefeta eta Seaskako ordezkariak.

Kazetariek Paxkal Indori galdetu ziotenean bileratik zein sentipenekin atera zen, "ez baikor, ez ezkor" erantzun zuen. Prefetak dio konponbidea bilatu nahi duela, eta onartu du legea aldatu beharko litzatekeela. Aldiz, legea aldatzea ez dago bere esku. Legea betearaztea dagokio berari, baina ez du argitu hala egingo duen ala ez. Bilerak iraun zuen bitartean 400 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten Baionako suprefeturaren atarian, ikastolei babesa emateko. Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoez gain, Battitt Salaverry Hendaiako auzapeza eta hainbat hautetsi ziren bertan.

Bestalde, Seaskako ordezkariak Colette Capdevielle Baionako diputatu sozialistarekin ere bildu ziren atzo. "Diputatuak bere borondate ona agertu du; prest legoke gurekin elkarlanean aritzeko legearen baitan moldaketak sustatu beharko balira", azaldu zuten Indok eta Gorostiagak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Falloux Legea
Beste urrats bat emateko zapatak lotzeko unea

Pandemiak eragindako bi urteko hutsune behartuaren ostean, Senpereko lakuak Euskal Herriko txoko guztietako pertsonak jasoko ditu igande honetan, 2022ko Herri Urratsen. Itzulera honetan zapatilak lotu eta hainbat ikuskizun eta kontzertuz gozatzeaz gain, Seaskak bosgarren... [+]


Urratsek egiten gaituzte

Manifestazio guziek ez dute zapore berdina. Maiatzaren 4an ikastolen kexua ozen adierazteko antolatutakoak sentsazio goxo batekin utzi gaitu. 7.000 haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzale bildu ginen, danborrada alai eta koloretsu baten bidez, Paristik datorren... [+]


Eneko Gorri
Urratsek egiten gaituzte

7.000 lagun bildu ginen Baionan, iragan maiatzaren 4an, Ikastolen kexua ozen adierazteko. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko 36 ikastolak alerta gorrian dira. Zenbait egunez mobilizazio jendetsu eta koloretsuarekin erantzun diete haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzaleek... [+]


Beskoitzeko ikastola
Falloux legearen oldarraldiari eutsita

Beskoitzen ez zen ikastolarik, 2013an inauguratu zuten arte, guraso batzuen etxean, hiru haurrekin. Falloux Legearen mamua hor badabil ere, gaur egun herriko etxeko lurretan, alokairuan, prefabrikatuan, 13 haur daude ikastolan.


2014-05-12 | Iera Aranburu
Seaskak bizi duen egoera larria gogora ekarri dute Herri Urratsen

Senpereko lakuan ospatu da Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia. Miarritzen lizeo berri bat eraikitzeko erabiliko dute bildutako dirua.


Eguneraketa berriak daude