Patxi Ruiz euskal preso politikoak bederatzigarren eguna darama protestan deus jan eta edan gabe. Astelehenean bere abokatuek ikusi zuten eta asko argaldu dela nabarmendu: 61 pisatzen ditu oraintxe 1,80 m luze den presoak. Ahuldade sintoma nabarmenak aipatu arren, presoak uko egin dio zainetik hidratatzeko espetxeak egin dion eskaintzari. Elkartasunezko mobilizazioak izan dira zenbait herritan.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) jakinarazi du Patxi Ruiz euskal preso politiko iruindarra bere protestan bukaera arte joateko prest dagoela eta edozein unetan hiltzeko arriskuan dagoela: "Kartzelak serum sarrera batera konektatzea eskaini dio baina Patxik uko egin dio aukera horri. Konfiantzako medikuak kartzelako medikuekin kontaktatzen saiatzen ari dira, baina orain arte ez dute erantzunik jaso. Patxiren bi abokatu atzo arratsaldean egon ziren berarekin, baita gaur goizean eta arratsaldean ere. Patxi ahul ikusi dute eta preso txantrearrak jakinarazi die bista enfokatzeko zailtasunak dituela, baina hala ere berean jarraituko duela".
Berria-k zabaldu duenez, Ainhoa Mejias eta Joseba Agudo abokatuek ikusi ahal izan zuten atzo presoa eta azaldu dute Ruizek erran diela ez dela joanen erizaindegira horretara behartzen duen auto judizialik egon ezean. Haren egoera larriaz ohartarazi du Mejiasek. «Konfiantzazko medikuak esan digu bihotzekoak eman diezaiokeela. Mingaina handia du; azala, horia». Ohartarazi du iristekotan ere beranduegi irits daitekeela auto judiziala. Espetxeko zuzendaritzak ez du abokatuekin bildu nahi izan.
AEMek salatu du kartze horretako "zuzendaritzaren jarrera zitala. Ez da jarrera berria, azken urteetan Murcia II presoen suizidio eta heriotza tasa altuenetakoa erregistratzen duen espainiar Estatuko kartzeletako bat baita". Oro bat salatzen du espetxeko medikuaren jarrera.
Murtzia II espetxean dagoen Iruñeko preso politikoak mehatxuak salatu zituen funtzionarioen partetik, maiatzaren 9an presoek euren egoeragatik protestatzeko egindako elkarretaratze baten ondoren. Hori dela-eta bere buruari zauriak egin zizkion beso batean eta astelehenean –maiatzak 11– gose eta egarri grebari ekin zion.
Patxi Ruizekiko elkartasunez beste presondegi batzuetako zenbait euskal presok ere barauldi eta bestelako protestak egin dituzte azken egunetan.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]