Legorretako Udalak ostiralean jakinarazi du Patxi Ezkiaga idazle eta elizgizonari herrian egindako goraipamen guztiak kenduko dizkiola. Ezkiagak Marisol Zamorari umetan egindako sexu erasoak publiko egin ondoren hartu du erabakia udalak. Beste hiru emakumek ere salatu dituzte Legorretako "herriko seme kuttun" izandakoaren sexu abusuak, El País egunkariak argitaratu duenez.
Marisol Zamorak 8 urte zituenetik 13 urte bete bitartean behin eta berriz jasan zituen Legorretako Patxi Ezkiaga elizgizonaren sexu-erasoak. Honela zioen Zamorak: “Zortzi edo bederatzi urte izango nituenean hasi zen. Lehen oroitzapen gogor gisa, akordatzen naiz egun batean diapositiba batzuk jartzera etorri zela. Ilunpetan, bere hanken gainean esertzera behartu ninduen, eta fraidea zenez, inork ez zuen ikusten edo ez zuen ikusi nahi. Nire hankak irekita esertzen nintzen bere hanka baten gainean, eta denbora guztian nire belauna ukitzen, nire ipurdia, bizkarra. Genitalak ukitzen zizkidan hankarekin, hanka igurzten zuen, edo ni mugitzen ninduen, edo bera mugitzen zen, igurzteko. Esku batean proiektorearen agintea zerabilen, eta bestearekin ukitzen ninduen. Hori guztia, nire gurasoak gela berean zeudela”.
Zamorari egindakoa publiko egin ostean, beste hiru emakume batu dira salaketara eta haiek ere Ezkiagaren partez antzeko sexu-abusuak jaso izana salatu dute. Zamorak, Berrian egindako elkarrizketa batean, adierazi du Ezkiagaren sexu-abusuak jasan dituzten beste hamar emakume jarri direla harremanetan berarekin.
Horren harira, Legorretako Udalak ostiral honetan zabaldu duen oharrean "irmo gaitzetsi ditu" sexu-eraso oro, eta bereziki "adin txikikoei egindakoak". Patxi Ezkiaga Lasari urteetan hainbat goraipamen eta izendapen egin dizkionez Legorretako Udalak, oraingo udal gobernuak erantzukizuna bere eginez, "erreparaziorako bideak" ireki eta salaketa publiko egin duen Marisol Zamorari "babesa adierazi" dio. Hala, ondorengo hiru erabaki hartu ditu udalak. Batetik, Patxi Ezkiaga Lasari herriko seme kuttun izaera baliogabetzea. Bigarrenik, Patxi Ezkiaga Kultur Etxea hemendik aurrera Kultur Etxea soilik izatea. Eta azkenik, Ezkiagaren omenez Etxezarreta auzoko parkean jarri zuten eskultura handik kentzea.
Legorretako Udalak Ezkiaga herriko seme kutun izendatu zuen 2002ko urriaren 26an, eta haren omenezko eskultura 2021eko abenduan jarri zuten Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera. Patxi Ezkiaga 2018ko ekainean hil zen. Literatura sari asko irabazi zuen, eta batez ere poesia arloan nabarmendu zen.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.