Pasibotasunaren indarkeria matxista


2022ko irailaren 29an - 09:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tratu txarrak jasan dituen emakume ahaldundua da nire ama, edo hobeto esanda, ahalduntze prozesuan dagoena. Estatistikoki ehuneko batak bakarrik egiten omen dio aurre halako panoramari, eta ehun horietako bat da bera. Hamaika psikologotatik pasatu da, eta denek aho batez esaten zuten jasaten ari zena eskuliburuetako tratu txarra zela. Bere ingurukook ordea ez dugu sekula begi ondoko ubeldurik ikusi. Ez dugu itxuraz emakume kikildurik sumatu. Are esango nuke kontrakoa izan dela erakutsi duena, nahiz eta bere barrua mila zatitan txikituta eduki.

Esan dut makina bat psikologoren eskuetan egon dela, eta noski, beste horrenbeste izan dira abokatuak ere. Horiekin, ordea, ez du asmatu. Ia hogei urte daramatza bizitza izorratu zion senar harengandik legalki dibortziaturik baina banandu gabe. Negoziazioak izan ziren hasieran, salaketak eta epaiketak etorri ziren ondoren, eta postretarako sententzia injustuetan injustuena. Berriz ere, eskuliburuetako birbiktimizazioa.

Lehendik ere fede gutxi zeukan amak justizia sisteman, eta mina berdina izanik ere, dezepziorik ez zuen sentitu. Horregatik sinistu izan du amak beti aktibismoan, eta hori izan da betidanik bere modua injustiziak salatzeko. Gaur arte. Gizarteak ere bizkarra eman dion arte, alegia. Esango nuke nire ama feminista jaio zela, eta paradoxikoa bada ere, psikopata maltratadore baten sareetan harrapatuta gelditu zen. Bihotzez feminista izaten jarraitzen du, feminismoaren banderaren atzean egoteari utzi dio, ordea, gehien behar izan duen momentuan bide bazterrean botata utzi dutelako. Bere borrero nagusiaren gehiegikeriei "Ezetz!" esate aldera eskualdeko prentsara idatzi zuen, izenik eman gabe, irain eta isekatatik libre, baina errespetuz salatuz. Aitzakia sorta ederren artean kamuflatuta "Sentitzen dugu, baina ezin dizugu argitaratu" batekin konformatu behar izan zuen. Udaletxeko ateak ere jo zituen, mesedez eskatuz tipo honen izena aferaren batean agertzen zen aldiro semaforo gorria pizteko eta argi ibiltzeko, atzean tratu txarra zegoela eta biktima zuzena bera zela gogoraraziz. Departamentu guztietara bidali zuen abisua, Gizarte zerbitzuetara, Udaltzaingora, Errenta eta zerga bilketara, Hirigintzara, Obra eta zerbitzuetara, baita Elkarbizitza eta Berdintasunera ere, kasua azaltzeko, arreta berezia eman ziezaioten. Berriro ere, teknikari eta politikarien erantzuna: 0.

Hau ez da matxismo estrukturalaren ondoriozko birbiktimizazioa. Hau hipokresiaz betetako gizarte baten erantzuna izan da. Lupaz mikromatxismoak ikusten ikasi behar dugula esaten digute, luparik gabe ikusten denaren aurrean itsuarena egiten dutenek. Bide luzea dugu aurretik oraindik. 

Ahalduntzen ari den emakume baten aurrean jarrera pasiboa hartzea hobetsi dute. Ez dakit zer dagoen horren atzean: beldurra, axolarik eza, inertzia matxista? Feminismoa ez behintzat. Hitzak merke eta ekintzak garesti. Askotan pentsatu izan dut nire amak bere buruaz beste egin izan balu edo eraila agertu izan balitz, gizarteak bestelako erantzuna emango lukeela. Pankarta baten atzean, hitz batzuen atzean babestutako erantzuna. Baina hitzak haizeak eramaten ditu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Eguneraketa berriak daude