Estrasburgok “Parot doktrina” bertan behera utziko duela filtratu dute

  • Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina bertan behera utziko duela filtratu dute hainbat hedabide Espainiarrek, horien artean La Razón, ABC eta Ser kateak. Dena den albistea ez du inongo erakunde ofizialek baieztatu. 17 epaile Ines del Rioren kasua aztertzen ari dira Estrasburgon eta erabaki hori aurrekaria izango da doktrina bera aplikatu dieten euskal presoentzat.


2013ko urriaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
La Razón egunkariaren gaurko azala
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Gobernuko iturriak aipatuz Estrasburgoko magistratuen artean eztabaida handiak izan direla aipatzen dute eta azkenean epaiaren aurkako jarrera nagusituko dela. Etxeratek 2013ko ekainean argitaratutako txostenaren arabera egun 70 euskal preso kartzelan daude “Parot doktrinaren” menpe. Horietatik 55ek irteera data zehaztua dute eta beste 15ek finkatu gabe. SER kateak dioenez 197/2006 doktrina baliogabetzen badute datozen asteetan automatikoki kaleratu egingo dituzte. Datozen egunetarako espero da epaia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!