Lurraldeko Plan Sektorialak zehaztuko du energia berriztagarrien azpiegiturak "non eta nola" jarri daitezkeen. Hori onartzeko urte eta erdiko prozesuaren aurretik, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza parke eolikoak eraikitzeko baimenak ematen hasi dira: Labrazakoari azkenekoz eta Azazetakoari "laster". Arabako Mendiak Aske plataformak salatu du Eusko Jaurlaritzak parke eoliko bakarra ataletan bereizita aurkeztu duela, baimenak emateko eskumena lortzeko.
ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio geldiaraz ditzala behin behienean parke eolikoen proiektuak, Lurraldeko Plan Sektoriala onartu arte. Lurraldeko Planak zehaztuko du "non eta nola" ezarri daitezken energia berriztagarria lortzeko azpiegiturak. Arantxa Tapia EAEko Ekonomia Sailburuak asteartean adierazi duenaren arabera, Plana onartzeko prozesuak urte eta erdi inguru iraungo du. Bitartean, ordea, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza baimenak ematen hasi dira.
Hamabost parke eolikoren tramitazioa abian dago eta hiru parke fotovoltaikorena. Horietatik aurreratuenak dira Labrazako eta Azazetako eolikoak (Araba), biak Iberdrolaren Aixeindar enpresak kudeatuak. Lehenak jaso du Espainiako Gobernuaren Ingumen Inpaktuaren Adierazpena, eta bigarrenak "laster" jasoko du Eusko Jaurlaritzaren oniritzia. Tapiak iragarri du 2024 amaiera aldean hasiko direla bi azpiegiturak eraikitzeko lanak, eta 2025erako martxan egotea espero du.
LPS izan arte itxaroteko eskatu du ELAk
ELAk salatu du "onartezina" dela proiektu berriei baimenak ematea Lurralde Plana onartu aurretik, eta proiektuak behin behinean geldiarazteko exijitu du. Halaber, sindikatuak ezinbestekotzat jo du planaren eztabaida "gizartearen parte hartze zabalarekin" eztabaidatzea, iritzi kontrajarriak sorrarazi baitituzte parke eolikoek.
ELAk kritikatu du Eusko Jaurlaritza zirriborratzen ari den planak ez duela fosilak ordezkatzeko asmorik, "baizik eta bai fosilak bai berriztagarriak erabiltzea energia gehiago sortzeko". Adierazi du azpiegitura berriek ezinbestean ekarri behar dutela energia fosilen ekoizpenaren murrizketa.
Parke eoliko bakarra, ataletan bereizita
Arabako Mendiak Aske plataformak salatu du Eusko Jaurlaritza Ingurumen Inpaktuaren baimenak lortzeko "azpijokotan" dabilela. Azazetako eolikoaren kasuan, "bere jarraipena den" Laminoriako zentrala deiturikoaren proiektua jada aurkeztu dute: "Tamaina handiko zentral bakarra diseinatu da, eta atal ezberdinetan zatitu da. Atal horiek bereizita eta denbora desberdinetan izapidetzen dira, metagarriak diren ingurumen-inpaktuen eragina ezkutatzeko asmoz, eraginak banakakoak izango balira bezala kudeatuz", salatu du eragileak.
Gainera, aurrera eramaten ari diren proiektuek natura, kultura, arkeologia eta gizarte ondarearen gaineko eragin konponezina izango dutela azaldu dute, eta biodibertsitatea suntsitzea ahalbideratuko duela. Ez dute uste Tapiak iragarritako hegaztiak antzematean itzaltzen diren aerosorgailuak eraginkorrak izango direnik.
Eusko Jaurlaritzari nazioarteko enpresen "diru gose bortitzen" konplize izateari uzteko exijitu diote. Berriztagarriak bai, baina honela ez lelopean, mobilizatzeko deia luzatu dute maiatzaren 20rako.
Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.
Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]