Labrazako eta Azazetako parke eolikoak 2025 amaieran martxan jartzea espero du Jaurlaritzak

  • EAEn tramitazioan diren 15 parke eoliko eta hiru fotovoltaikoen zerrenda plazaratu du Jaurlaritzak. Horien artean garatuen daudenak, Azazetako eta Labrazako eolikoak, 2025 amaieran martxan egongo direla iragarri du Arantxa Tapia EAEko Ekonomia sailburuak. Labrazakoak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso du eta Azazetakoak "laster" jasoko duela aurreratu du. Lurralde Plan Sektoriala "oso hastapenekoa" dela adierazi du, berau definitzeko prozesu administratiboak 15-18 hilabete iraungo dituela, eta tartean planak ere ingurumen ebaluazioa jaso beharko duela.


2023ko urtarrilaren 17an - 12:29
Azken eguneraketa: 13:57

Jaurlaritzak berretsi duenez, Arabako Oion udalerrian kokatuko den Labrazako Parke Eolikoak zortzi aerosorgailu izango ditu, eta 40MW energia sortzeko ahalmena. Azpiegitura Aixeindarrek sustatzen du. EAE eta Nafarroari eragiten dien proiektua denez, ministerioen tramitazioa behar izan du, eta aldeko txostena jaso berri du.

Azazetako Parke Eolikoak ere zortzi aerosorgailu aurreikusten ditu eta 40MW energia sortzeko gaitasuna izango du. Alegria-Dulantzi, Iruraiz Gauna, Donemiliaga, Arraia Maeztu eta Bernedo udalerrietan kokatuko da, Araban. Aixeindar da kasu honetan ere sustatzailea. Eusko Jaurlaritza Azazetako instalazioari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena amaitzen ari da une honetan.

2024 bukaera aldera eraikitze lanak hasi, 2025 urte bukaera aldera martxan

2024 bukaeran edo 2025aren hasieran bi eoliko proiektuen obrak martxan lirateke, Tapiak urtarrilaren 17ko prentsaurrekoan eman dituen daten arabera: "Horrek esan nahi du prozesu administratiboa luzea izaten dela, baina badoa. Urtebete irauten dute gutxi gora behera obrek eta beraz, 2025 bukaerarako martxan espero ditugu".

Neurri zuzentzaileak, eta hegaztiak detektatzean itzaltzen omen diren aerosorgailuak

Bi proiektuei antzeko neurri zuzentzaileak ezarri zaizkiela azaldu du Tapiak prentsaren aurrean: "Batez ere abifauna [hegaztiak] eta basoetako flora babestera zuzenduak daude". Energia eolikoaren kasuan hegaztiak hiltzea saihesteko dauden azken teknologien berri eman du: "Badira hegaztiak detektatzeko sistema automatikoak, eta aerogeneradoreak ordu batzuetan geratzeko aukera ematen dute. Migrazio epeetan edo gauez mugitzen diren hegaztientzat gauez tarte batean aerosorgailuak geldi egoteko aukera ematen dute. Hori dena existitzen da eta horiek proposatzen dira neurri zuzentzaile moduan". Paisaiari lotuta, hala azaldu du: "Kontuan izan behar da obrak egiteko bideak zabaltzen direla eta horiek berreskuratu behar dira".

Haize-erroten bizitza bukatzen denean bi bide daudela seinalatu du, eta proiektuetan jaso beharko dela: "Aerosorgailu berriak jartzea edo desinstalatzea".

Lurralde Plan Sektoriala definitzeko 15-18 hilabete beharko dira

Lurralde Planak "funtsean, lurzoru urbanizaezinean iturri berriztagarrietatik energia elektrikoa sortzeko instalazioak ezartzea zehazten du, erabilera eta banaketa arautu gabe", Jaurlaritzaren hitzetan. Tapiak azpimarratu du "dugun Lurralde Plan Sektoriala hastapenekoa" dela, "beraz, hor agertzen diren eremuak izan daitezke edo ez definitiboak, zeren eta LPS honek ingurumen ebaluazioa jasan behar du, eta ikusiko da eremu guztiak mantenduko diren edo horietako batzuk bakarrik". Zentzu horretan berretsi du aurkezten diren berriztagarrien proiektu bakoitzak jasoko duela ingurumen ebaluazioa, eta planak berak ere bai.

Jaurlaritzaren oharrean aitortzen du LPSak zehaztutako eremuetatik kanpo ere jarri ahalko direla berriztagarri sorgailu handiak: "Eremu horiek hautatzeak ez du esan nahi, a priori, eremu horietatik kanpo instalazio handiak ezar daitezkeenik. Kasu horretan, zuzeneko ezarpenik ez dutenez, gainera, hirigintzari eta lurralde-antolamenduari buruzko legerian aurreikusitako eskakizunak bete beharko dira".

Izapidetzen ari diren 15 parke eoliko handiak

Jaurlaritzak publiko egin du izapidetzen ari diren 15 parke eolikoen zerrenda. "Orain arte eginda dauden eskaera guztiak kontuan hartuta daude LPSan" baieztatu du Tapiak prentsaurrekoan. Aurreratuen dagoena Labrazakoa dela adierazi du.

- “LABRAZA” (Oion). Sustatzailea: Aixeindar. Tramitazioa: Ingurugiro-inpaktuaren Adierazpena. Potentzia: 40 MW.

- “AZAZETA” (Alegria-Dulantzi, Iruraiz Gauna, SanMillán /Donemiliaga, Arraia-Maeztu, Bernedo). Sustatzailea: Aixeindar. Tramitazioa: Ingurumen-ebaluazioaren azterketa teknikoa. Kontsulten 2. fasea. Potentzia: 40 MW.

- Itsas Parke Eolikoa “GEROA” (offshoreArmintza). Sustatzailea: Itsas Wind S.L. Tramitazioa: Espainiako Ministerioak tramitatuko du. Potentzia: 45 MW.

- “CANTOBLANCO” (Añana). Sustatzailea: Euskal Haizie. Tramitazioa: Dokumentazio teknikoa aurkeztuta. Potentzia: 49 MW.

- “ARTZENTALES-SOPUERTA” (Sopuerta, Artzentales, Galdames, Muskiz). Sustatzailea: Euskal Haizie. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioa eginda. Proiektuaren eta Ingurumen-Inpaktuaren txostenaren zain. Potentzia: 50 MW.

- “LAS LLANAS” (Gordexola, Zalla, Gueñes). Sustatzailea: Euskal Haizie, S.L. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioa datozen egunotan publikatuko da. Potentzia: 36,6 MW.

- “LARRAGORRI” (Orozko, Laudio). Sustatzailea: Grupo Capital Energy. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioa eginda. Potentzia: 22,5 MW.

- PIASPE (Azpeitia-Errezil-Zestoa). Sustatzailea: Desarrollo Renovables  Iberia PI SLU. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioaren zain. Potentzia: 33 MW.

- “TREKUTZ” (Urretxu, Antzuola). Sustatzailea: Grupo Cildal Energy. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 12 MW.

- “BURUZAI” (Azkoitia, Zumarraga, Urretxu). Sustatzailea: GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 65, S.L. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 18 MW.

- “EZKELZU” (Zizurkil, Usurbil, Donostia). Sustatzailea: GREEN CAPITAL DEVELOPMENT XLIV, S.L. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 18 MW.

- “KARAKATE” (Soraluze, Elgoibar). Sustatzailea: GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 135, S.L. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 9,6 MW.

- “KASTILLO” (Legutio). Sustatzailea: Grupo Capital Energy. Tramitazioa: Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 18ra arte. Potentzia: 22,5 MW.

- “MIRITXA” (Arratzu-Ubarrundia, Elburgo, Barrundia, Leintz-Gatzaga). Sustatzailea: Grupo Capital Energy. Tramitazioa: Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 26ra arte. Potentzia: 27 MW.

- LA MINORIA. Sustatzailea: ALEIXENDAR. Tramitazioa: Konkurrentzia fasean. Potentzia: 40 MW.

Tramitatzen ari diren hiru parke fotovoltaiko handiak:

- “VITORIA-SOLAR 1” (Gasteiz, Arrazua-Ubarrundia). Sustatzailea: Indarberri. Tramitazioa: Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean. Potentzia: 50 MW

- “VITORIA-SOLAR 2” (Gasteiz, Elburgo, Barrundia). Sustatzailea: Indarberri. Tramitazioa: Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean. Potentzia: 50 MW.

- LAMINORIA. Sustatzailea: ALEXEINDAR. Tramitazioa: Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean. Potentzia: 40 MW.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-05-24 | Estitxu Eizagirre
Hernani, Arano eta Elduain arteko mugetan bost haize errota jarri nahi dituen proiektuaren atzean Endesa dago

Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.


Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, “gutxiago eragingo” duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Lurraren defentsan “Hamaika” erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


2024-02-08 | ARGIA
Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren legeaz:
“Hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dute klima larrialdiaren aurrean”

Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi... [+]


2024-02-08 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak milaka alegazio aurkeztu ditu eta aerosorgailuen tamaina irudikatuko du herrian

Meaka-Irimo herri plataformak 3.022 alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Industria sailean, "Trekutz" izeneko proiektuaren aurka. Zera adierazi du: "Meaka-Irimo herri plataforman energia berriztagarriak behar-beharrezkoak direla argi dugu, baina ezin dira... [+]


2024-01-31 | ARGIA
Arabako Mendiak Askek bide judiziala abiatu du eta salatu du Azazetako proiektuan Aixeindar enpresak “lege-iruzurra” egin duela

Arabako Mendiak Askek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du EAEko Auzitegi Nagusian, Azazeta Parke Eolikoaren proiektuaren aldez aurreko administrazio-baimenaren aurka. Horrez gain, Aixeindar SA enpresa sustatzailearen "lege-iruzurra" salatu du,... [+]


2024-01-18 | Estitxu Eizagirre
Euskal Herria Bizirik sarea sortu da eta “trantsizio berdearen fartsa” salatu ostean manifestazio nazionalera deitu du apirilerako

"Lurraldearen defentsan lanean ari garen Euskal Herriko hainbat herri mugimenduk eta plataformak gure indarrak, ezagutzak eta ekintzak batu ditugu natura eta landa-ingurunea suntsitzen dituzten makroproiektu andana baten inposaketari aurre egiteko". Hitz horiekin eman... [+]


2023-12-27 | ARGIA
Green Capital enpresak bertan behera utzi du Karakaten bi aerosorgailu eraikitzeko asmoa

Green Capital-en matrizea den Capital Energyk berriki aurkeztu ditu Trekutz (Antzuola-Urretxun) eta Buruzaiko (Azkoitia-Azpeitia-Zumarraga) zentral eolikoen ingurumen txostenak, "eta bertan izan genuen lehenengoz erabakiaren berri esplizituki. Ondoren enpresaren... [+]


Eguneraketa berriak daude