Beste hiru parke fotovoltaiko eta eoliko bat ezartzeko proiektuak aurkeztu dituzte Araban

  • Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel ISFV enpresak.

Areagotzen ari dira energia berriztagarrien proiektuak Euskal Herrian. Energiaren Euskal Erakundea

2024ko azaroaren 13an - 07:38
Azken eguneraketa: 2024-11-14 14:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaubeako proiektuak sei haize errota izango lituzke, eta guztira 43,2 MWeko potentzia lortzea du xede. Proiektu honek eskualdeko energia berriztagarrien ekoizpena handitzea eta ingurumenaren kargaren murrizketa lortzea du helburu, enpresaren esanetan. Haize energiaren potentziala aprobetxatuz, “energia garbia eta jasangarria” sortu nahi duela ziurtatu du. Era berean, San Miguel ISFV enpresak hiru parke fotovoltaiko sortzeko proiektua aurkeztu du Gasteizko eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan, 6.480 panel jarriz eta lau MWeko potentzia lortzeko asmoarekin. 

Azken urteetan, parke eoliko eta fotovoltaikoek nabarmen egin dute gora bai Euskal Herrian oro har, eta bai Araban ere. Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4, berriki Estitxu Eizagirrek erreportaje zabal honetan zehaztu duen moduan.

Bestalde, Gipuzkoa eta Nafarroa artean, FE Energy enpresak aurkeztu du Urumea mendietan hamalau haize errota jartzeko proiektua. Baimena jasoko balu, Euskal Herriko parke eoliko handienetako bat izango litzateke, 100 MWeko potentzia lortuz. Nafarroan, Cavar parkeak 111 MWeko potentzia eta 32 errota izango ditu, eta Gerindako mendietan beste parke eoliko txikiago batzuk daude, guztira 123 errota dituztenak.

 


Irakurri gehiago: Parke eolikoak Araba Euskal Herria
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.