Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

  • Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


2025eko maiatzaren 28an - 12:58
Hainbat udalerritan izango du eragina 'Mendi' proiektuak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak salatu du Arabako Foru Aldundiak eskualdeko hainbat udali agindu diela aurretiko izapideak egitea Mendi eta Ferosca I zentral eolikoen plan berezien onarpenerako.

Taldeak azpimarratu du Mendi proiektuak Orozkoko udalerriko 300 hektareatan duela eragina eta, ondorioz, ez dela foru erakunde arabarraren eskumena horri buruz erabakitzea, Bizkaiko herria baita. Edonola ere, erakundeak ez du udalerri bizkaitarra aipatzen. Soilik Aiara eta Amurriori agintzen die ados jartzeko plana osatzeari begira.

Halaber, plataformak nabarmendu du Ferosca I zentral eolikoak Okondon ere hartzen dituela lursailak eta aldundiak ez diola agindurik bideratu udalerri horri.

"Inposizioa"

Plataformaren iritziz, aldundiak egindako urrats berriak inposiziorako bidea jarraitzen du. Izan ere, Mendi zentral energetikoa Babes Bereziko Lursailetan kokatu nahi dute eta sailkatze hori udalei dagokie.

Halaber, Aiaraldeko Mendiak Bizirikek azpimarratu du atzo Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratutako bi aginduak ez daudela lurralde antolamenduan oinarrituta: "Helburua da enpresa pribatuei erraztea lursail publiko eta pribatuen erabilera, Energia Berriztagarrien Lurralde Zati Plana ez baitago onartuta".


Irakurri gehiago: Parke eolikoak
Parke eolikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.