Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak

  • Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.


2016ko ekainaren 24an - 09:58
Nuit Debout mugimenduak milaka lagun bildu izan ditu Parisko Errepublika plazan eta herrialdeko hiri askotan.

"Borroka sozial eta anbientalen aurkako errepresio polizial eta judizialaren aurrean, manifestazioen debekuaren aurrean, demokraziaren aurkako erasoen aurrean, guk, Nuit Debout Parisek, Global Deboutekin batera, ekainaren 28 asteartean modu iraunkorrean okupatzeko, egun eta gau, Parisko Errepublika plaza, denok elkarrekin, herrixka iraunkor bat osatzea, elkarrekin erresistitzeko, elkarrekin etorkizuneko mundua pentsatzeko, indar egiteko dei egiten dugu". Gutxienez, uztailaren 10era arte irauteko deia egin dute Lan Erreformaren aurka.

"Frantziako Gobernuaren autoritarismotik harago, egungo legeak Europako Batzordeko presioei erantzuten die. Horregatik, askatasunaren alde, europar guztiei borroka honekin bat egiteko deia luzatzen diegu", diote. "Parisen elkar gaitezen, benetan ez gaitezen etxera joan, gorpuztu gaitezen datorren atzeraldia prestatzen ari direnen bortxa politikoaren aurrean".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nuit Debout mugimendua
Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


2016-06-09 | Estitxu Eizagirre
Nuit Debouteko gakoak azaldu ditu Miguel Seguik

Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) kidea da eta azken hilabeteetan Frantziako plazetan antolatu den Nuit Debout mugimenduan parte hartzen du. Ekainaren 8an hitzaldia eman du Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean.


Sindikatuen zortzigarren greba eguna Frantziako Estatuan

Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen... [+]


"Estatua eta Patronala bereizi!" aldarrikatzen du gaur Nuit Deboutek Parisen

Frantziako Estatuan lan erreformaren kontrako protesta eta grebak zabaltzen ari direnean, aldarrikapen berri bezain funtsezko baten inguruan batzar berezia egingo du Parisen Nuit Debout mugimenduak: Estatua eta Patronala bereizi beharra dago, apartatu, duela mende bat Estatua... [+]


Eguneraketa berriak daude