Paraplegikoak lehen egunetik ibiltzen jartzea lortu du teknika berri batek

  • Bizkarrezur-muina estimulatzen duen inplante bati esker, paralisi osoa zuten hiru pertsona lehenengo egunean bertan ibiltzen, bizikletan eta igerian jarri zituen teknika berriak.


2022ko otsailaren 8an - 10:16
Azken eguneraketa: 11:17
Arg: Lausanako Eskola Politekniko Federala
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Estimulazio tratamendu orokorragoen aldean, enborreko eta hanketako muskuluak kontrolatzen dituen bizkarrezur-muina estimulatzen du inplanteak. Oraindik entsegu kliniko fasean dagoen arren, dagoeneko 29 eta 41 urte arteko hiru gizonekin egin dute froga eta emaitzak ikusgarriak dira, antzeko teknikekin orain arte hilabete asko behar zituztelako paraplegikoek, ibiltzen hasi aurretik.

Mugimendu naturala berreskuratu ez arren, pazienteak gai dira enborraren mugimenduak kontrolatzeko eta neuroerrehabilitazioaren bidez egunerokoan moldatzeko adina autonomia garatzeko.

Suitzan egin dute aurkezpena. Lausanako Eskola Politekniko Federaleko eta hiri horretako erietxeko ikertzaileek garatu dute teknika, eta Grégoire Courtineren neurozientzialaria eta Jocelyne Bloc neurozirujaua dira ikerketaren buruak.


Osasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...