Paradisu fiskalekin lotutako pertsonen datuak azaleratu ditu “historiako filtraziorik handienak”

  • Dozenaka kazetarik osatzen duten nazioarteko sare batek desklasifikatu egin ditu paradisu fiskalen inguruko datuak. Oraingoz 2,5 milioi konturen erregistroak filtratu dituzte. 120.000 enpresa eta 140.000 pertsonen izenak ageri dira zerrendan.


2013ko apirilaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
260 gigabyte informazio ikertu du nazioarteko kazetari sareak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

30 urtetan 170 herrialde baino gehiagotan egindako diru transferentziak eta finantza operazioak bildu dituzte ICIJ partzuergoko kazetariek. Dirua paradisu fiskaletan gorde duten pertsonen artean politikariak, arma trafikatzaileak, oligarkak, ekonomialariak eta famatu ugari daude.

Historiako filtrazioarik handiena dela diote kazetariek. Besteak beste, BBC, The Guardian, The Washington Post, Le Monde, SonntagsZeitung, Süddeutsche Zeitung eta NDR hedabideetako langileek hartu dute parte proiektuan.

Informazio gehiago:

ICIJ erakundeak nabarmendutako informazioa.

Offshore sekretuak edo Offshore Leaks bezala izendatu duten proiektuaren inguruko datuak plazaratzen ari diren hedabideak:

Frantziar bankariak (Le Monde)

Erresuma Batuko informazioa (The Guardian)

Alemaniako bankuak (NDR)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude