Munduko Osasun Erakundearen arabera, azkartzen ari da koronabirusaren pandemia eta jadanik 300.000 kasu baieztatu dira. Afrikan jarri du arreta, jadanik kontinente hartako 36 herrialdetan dago gaixotasuna.
Bilakaera oso azkarra izaten ari da koronabirusaren gaixoasuna munduan. OMEk datu bat man du hori irudikatzeko: 67 egun behar izan ziren 100.000 kutsatu baieztatzeko, 11 egun 200.000ra iristeko eta lau egun besterik ez 300.000ko kopurua gainditzeko.
Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko zuzendari orokorrarentzat oso larria da osasun langileen artean dagoen kutsatze maila, babeserako materialen fataren seinale baita hori. Hala, bere ustez "erasora" igarotzeko garaia iritsi da. FIFAko presidenteak lagunduta egin zituen adierazpenok.
Baina pademiak globalki izango duen eraginean, nazioarteko eragileak gero eta arreta handiagoa jartzen ari dira herrialde txiroetan gertatzen ari denarekin. Koronabirusa hedatzen ari da gero eta lurralde gehiagotara, eta birus berria izaki, ziurgabetasun handia dago zein bilakaera izango duen klima bero eta hezeagotan.
Hegoafrikak iragarri du Zimbabwerekin duen mugan 40 kilometroko beste hesi bat eraikiko duela, hondoratuta dagoen bizilagunarekin harremanak guztiz eteteko.
Afrikan otsailaren 28an erregistratu zen lehen kutsatua; hiru aste geroago kontinente beltzaren 54 lurraldetatik 36tan dago jadanik. Afrikarrei ez zaie ezezaguna egiten halako arrisku handiko gaitzekin bizitzea –mendebaldeko herritarrei katarsi handiagoa eragin die zentzu horretan–, ebolaren kontra erabilitako protokoloak martxan jarri dituzte esaterako. Baina osasun zerbitzuak oso ahulak dira eta ez dago gaixoak behar bezala hartatzeko sistemarik prestatuta.
Beste datu bat: Saharaz hegoaldeko afrikarren %15ak baino ez du ura eta jaboia eskuragarri. Horrek erakusten du zeinen azkar hedatu daitekeen koronabirusa hango herritarren artean. "Afrika okerrenerako prestatu behar da", azaldu du Ghebreyesus mediku etiopiarrak.
Koronabirusak hesi xenofoboak ere ugalduko ditu
Oraingoz, mugak ixtea izan da lehen erantzuna eta herrialdeen arteko harresi eta ezinikusi gehiago ekarriko ditu gaixotasunak, itxura guztien arabera. Hegoafrikak iragarri du Zimbabwerekin duen mugan 40 kilometroko beste hesi bat eraikiko duela, hondoratuta dagoen bizilagunarekin harremanak guztiz eteteko. Baina Zimbabwen oraindik koronabirusak ez du inor gaixotu.
Azkeneko alditan mezu eta eraso xenofoboak ugaritzen ari dira Hegoafrikan atzerritik herrialde hartara lanera joan direnen kontra eta honek aldrantzizk erantzuna izan du jatorriko herrialdeetan, Nigerian edo Zimbabwen kasu. Apartheidaren egitura ekonomikoek bere horretan segitzen dute Hegoafrikan eta beltzen gehiengo zabal baten artean langabezia tasa oso altua da. Koronabirusaren iritsierak giroa ozpindu baizik ez du egingo.
Indo ibaiaren harana, duela 5.000 urte inguru. Mohenjo-Daro hiriak 35.000 biztanle inguru zituen eta, berriki PNAS aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Giniren koefiziente oso baxua zuen, 0,22koa –koefiziente horrek gizarteen desberdintasun ekonomikoa neurtzen du,... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]
Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]
Oxfam Intermon-en txostenak ohartarazi du planetak dituen erronka handienei, hala nola krisi klimatikoari, eta pobrezia eta desberdinkeria iraunkorrari aurre egiteko ahalegin globalak mehatxupean daudela. “Boterea ultraaberatsen eta megaenpresen eskuetan pilatzen ari... [+]
Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.
Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.
Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]
Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]
"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]
6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]
338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]
Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]
Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]
Klase ikuspegitik aztertzen du klima larrialdia Edouard Morena politologoak, eta Fin du monde et petits fours: Les ultra-riches face à la crise climatique ("Munduaren bukaera eta ‘petits fours’-ak: ultra-aberatsak krisi klimatikoaren parean") liburua... [+]
Arrakala digitala” murrizteko dauden laguntza guztien inguruan aritu naiz lankide batekin: eremu pribatutik, Europatik, estatutik, Jaurlaritzatik.... Kakotxen artean jartzen dut arrakala digitala, berau gauzatzen hasi aurretik jada existitzen ziren arazo asko arrakala... [+]