Pablo González bisitatu du lehen aldiz Gonzalo Boye abokatuak

  • Euskal kazetariak urtebete darama Polonian espetxeratuta eta isolamendu erregimenean, eta orain onartu dute herrialdeko agintariek Gonzalo Boye bere abokatu moduan. Orain, Boyek Gonzálezekin eta Poloniako abokatuekin prestatuko du kazetariaren defentsa. Narbanizen igandean kazetaria omendu dute eta ehunka pertsona bildu dira, kazetariari laguntzeko dirua biltzeko eta kontzentrazioan babesa adierazteko.

Argazkia: EFE.

2023ko martxoaren 13an - 09:52
Azken eguneraketa: 11:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pablo González euskal kazetaria Polonian espetxeratu zutenetik urtebete igaro denean, otsailean atxiloaldia beste hiru hilabetez luzatzea erabaki zuen Poloniako Auzitegiak. Agintari poloniarrek orain onartu dute Gonzalo Boye bere abokatu gisa. Horrela, lehen aldiz bisitatu ahal izan du abokatuak kazetaria.

Gonzálezek urtebete baino gehiago darama isolamendu erregimenean: ordubetez ateratzen da patiora, senide eta lagunen bisitarik ez du, irakurketarako materialik ez diote baimentzen eta bere kasuari buruzko informazioa ukatu diote. Baldintza horiek gorabehera, abokatuak adierazi du "ahal den neurrian ondo" dagoela. Boyek Gonzálezekin eta beren defentsa taldeko abokatu poloniarrekin prestatu ahal izan du kazetariaren defentsa, nahiz eta jarduketetarako sarbide "oso mugatua" izan, eta horrek erreportariaren defentsarako eskubidea "murrizten" duen.

Boyek nabarmendu du bisitan González eguneratu ahal izan duela, Euskal Herrian jasotzen duen "babesa" azalduz eta emazteak, FreePablo mugimenduak eta beste talde batzuek antolatutako ekimenen berri emanez. "Eskertuta eta nabarmen hunkituta" zegoela esan du abokatuak.

Kontzentrazioa eta diru biltzea, babesa erakutsiz

Pablo González omendu dute igandean Narbanizen, kazetaria bizi den herrian. Ekitaldian ehunka pertsona bildu dira eta hainbat ekintza egin dira Gonzálezen defentsa ordaintzeko dirua biltzeko. Goizean, poltsak eta txapak saldu dituzte, baita pintxoak, edariak eta salda beroa ere. 9:30ean mendi-ibilaldi bati ekin diote, eta 12:30ean amaitu da, kontzentrazioarekin. Ondoren, Onintza Enbeita eta Xabal Galletebeitia bertsolariak izan dira.

Argazkia: Naiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko azaroaren 26
Musu-truk

2025eko azaroaren 26
Garbiketa

2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.