Arnaldo Otegi (EH Bildu)

"Euskal Herriak independentismoa eta EH Bildu saritu ditu"

  • EH Bilduko idazkari nagusi Arnaldo Otegi pozik mintzatu da Donostiatik. Adierazi du “benetan gau zoriontsua” pasatzen ari direla, “gau majikoa”. Kanpainan lan egin duten guztiei eskerrak eman ostean, adierazi du Euskal Herriak independentismoa eta EH Bildu saritu duela.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2019ko azaroaren 10a

“Sekulako emaitzak izan ditugu. Absentzioa handitu bada ere, bototan igo den alderdi bakarra gara Hego Euskal Herrian. Ordezkaritza ere igo dugu. Lau herrialdetan ordezkaritza duen alderdi bakarra da EH Bildu, eta ordezkaritzan ere lehen indarra”.

Adierazi du bi erronka zituztela jarriak eta biak lortu dituztela: Araban eserlekua lortzea –“bigarren aldiz irabazi diogu trifatxitoari”–, eta Nafarroan Bel Pozueta Madrilera bidaltzea –“justizia poetikoa da”–.

Otegiren hitzetan, agerian geratu da Espainiako estatua krisi larrian dagoela. “Emaitzek hori adierazi dute. Ez dituzte hauteskundeak deitu krisitik ateratzeko, hauteskundeak egiten dituzte krisian daudelako. Gaur berriz ere agerian geratu da eta errealitate nazional ezberdinak daudela: Euskal Herrian, Katalunian eta Galizian argazkia ezberdina da”.

Zoriondu egin dituzte ondorengo alderdiak: Bloke Nacionalista Galegoa, CUP, JxCat eta ERC.

“Ez dugu ahazten, indar ilunak inboluzio antidemokratikoa bultzatzen ari direla eta Voxen emaitzek hori agerian utzi dute. Ezkerreko soberanismoa parean izango dute. Espainiar estatuan dauden sektore sozialista, antifaxista eta errepublikanoei elkartasuna adierazi nahi diegu, jakizue zuekin gaudela”. Otegiren hitzetan, frankismoa soberanismotik izango da garaitua “ala ez da izanen”. Horretarako, orain aste batzuk sinatu zuten Llotja del Marren adierazpen politikoa aldarrikatu du. “Programa hori da frankismoaren haustura dakarren programa. 2 milioi boto gaindituko ditugu eta 29 diputatu izango gara”.

Azkenik, adierazi du EH Bilduk izan behar duela Euskal Herriko sektore aurrerakoien etxea eta Euskal Herriko eta Kataluniako preso politikoak gogoratuz amaitu du balorazioa.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Espainiako hauteskundeak 2019 (A10) kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude