Euskal gatazkaren egoeraz hitz egingo da atzerrian, VIII. Elkartasun Astean

  • Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek hainbat ekimen antolatu dituzte Europan eta Latinoamerikan Euskal Herriko egoeraz informatzeko. Italian, Bolivian, Txilen, Kolonbian eta Argentinan izango du oihartzuna Elkartasun Asteak.


2014ko apirilaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskal Herriarekiko VIII Elkartasun Astea aurkeztu dute.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aste guztian hainbat ekimen izango dira: mahai inguruak, hitzaldiak, afariak, jaialdiak... Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean azken urteotan egindako urratsak azalduko dituzte ezker abertzaleko hainbat eragilek eta pertsonak: Amaiurrek, Sortuk, Ernaik, Eleak mugimenduak, herri harresiko kideek, preso ohiek eta gazte auziperatuek.   

Apirilaren 4an Madrilen egingo duten errepresioaren inguruko hitzaldiak zabalduko du egitaraua. Bertan parte hartuko dute Amaiurreko diputatu batek, ALAk (Madrilgo Abokatu Libreen Elkartea) eta torturaren aurkako koordinadorako kide eta abokatu batek.

Italiako hainbat herritan ere ekimen ugari antolatu dituzte, besteak beste Bergamon, Milanen eta Brescian. AFU taldearen kontzertuak, preso ohien eta Ondarroako herri harresiko kideekin hitzaldiek, afariek eta liburuen aurkezpenek osatzen dute egitaraua.

Txile, Bolivia, Kolonbian eta Argentinan ere ekimenak izango dira Elkartasun Astearen barruan. Egitarauari amaiera emateko, Frantziako eta Espainiako Estatuen “errepresio estrategia salatzeko” elkarretaratzeak egingo dituzte kontsulatuen aurrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
2025eko abenduaren 4
Ez da eten

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!