Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

  • Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


2024ko urriaren 29an - 12:08
Azken eguneraketa: 2024-10-30 07:10
Sarek abuztuan egindako mobilizazioa donostian Sare
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxeratek informatu duenaren arabera, urriaren 28an irten da kalera Arriaga eta urriaren 29an Sola. Biak 2024ko udaz geroztik zeuden hirugarren graduan. 

Bi iruindarrak izan dira dispertsioaren biktima, kartzelan egon diren urteetan etengabe lekualdatu baitituzte Euskal Herritik urrun zeuden espetxeetara. Aurken Sola 2021eko apirilean mugitu zuten Iruñeko kartzelara. Josune Arriaga ere han zegoen ordurako, baina Topaseko espetxean (Salamanca) igaro ditu azken urteak. Aste honetan utzi dituzte biak baldintzapean aske.

Arriaga 2007ko azaroan atxilotu zuten Bidarrain lanera zihoanean. Frantziak Espainiara estraditatu zuen 2010ean, eta ETAri laguntza ematea egotzita zigortu zuen Auzitegi Nazionalak bi urteren ondoren. Sola urte bat geroago sartu zuten kartzelara; aurretiaz ere beste bi urte pasa zituen barruan akusazio faltsu baten ondorioz, errugabetzat jo baitzuen Auzitegi Nazionalak bi urteren ondoren.

 

 


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...