Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

  • Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 18an - 17:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iparraldea Palestinarekin sarean diren Ipar Euskal Herriko Palestinaren aldeko kolektiboen elkarretaratze jendetsua izan da. Hurbiletik egoera bizi dutenen lekukotasunak izan ziren. Israeli armak igortzea geldiarazi nahi duen «Stop Arming Israel» ekinbidea aurkeztu zuten, baita Palestina sustengatzen duen TseDek judutarren kolektiboa ere.

Gaualdia besta giroan bukatu zen, palestinar-jordaniar jatorria duen El Farei kantariarekin eta Xiberoots taldearekin besteak beste.

 


Internazionalismoa kanalean gehiago
2025eko abenduaren 4
Ez da eten

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...