Osasungintza pribatuak ez du ezer galdu


2021eko ekainaren 15an - 08:43
Azken eguneraketa: 10:47

Joan den astean Osasunbideko eskutitz bat jaso nuen, aspaldian pendiente nuen hitzordu baterako. Hasieran ohartu ez banintzen ere, Clínica Universitaria de Navarra ospitalera bideratzen ninduten. Eskutitza bidali aurretik, telefonoz deitu zidaten, eta argi adierazi nien ez nuela toki hartara joan nahi. Alferrik.

Gurean, ohikoa da osasungintza publikotik pribatura baliabideak bideratzea; kasu honetan, Opus Deiren ospitale batera. Pandemiak zerbitzu publikoen ezinbestekotasuna erakutsi badigu ere, Administrazioak zerbitzu pribatuak indartzen jarraitu du, orain arteko jardunbide desegokia zuzendu gabe. Eta hala, osasungintza pribatuak diru asko irabazi du covid-19aren agerraldiarekin.

"Sistema publikoa indartzeko aukera historiko bat izan dugu, eta ez dugu hura bultzatzeko ahaleginik egin, ez erakundeetatik, ezta kaletik ere"

Sistema publikoa indartzeko aukera historiko bat izan dugu, eta ez dugu hura bultzatzeko ahaleginik egin, ez erakundeetatik, ezta kaletik ere. Kaleko erritmoa apal dago; lan politikorako hipotesi gutxi dugu, eta indarra, berriz, ahuldua. Horrela hasi genuen pandemia, eta horrela jarraitu dugu konfinamenduan eta ondoren. Badakigu osasungintza publikoa ezinbestekoa dela, baina hura defendatzeko aukera ekarri digun une historiko honek jokoz kanpo harrapatu gaitu.

Aitzitik, beste eremu batzuetan urrats eraginkorrak egin ditugu, guztiontzat onuragarriak izan ez badira ere: sindikatuak irakasleen eskubideak defendatzen tematu dira, umeen beharrei begiratu gabe; funtzionario askok telelana defendatu dute, pentsatu ere egin gabe haiei ere badagokiela zerbitzu eta baliabide publikoen funtzionamendu egokiaren ardura... Aldaketa handiak etorri dira, ez denontzat mesedegarriak. Sistema publikoa bere osotasunean hartu eta horretan sinistu gabe, horren alde lan egin gabe, alferrik ibiliko gara. Bitartean, 2021eko maiatzean, eta Osasunbideri esker, Opus Deiren ospitaleak arratsaldeko 19:00etako kontsultak betetzen ditu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude