Osasun paseak gazteei kulturarako sarbidea ukatzen diela salatu dute mediateken aurrean

  • "EZpass Nora Goaz?" kolektiboak eta Bagabiltza taldeak lau mediatekatan salaketa ekintzak egin dituzte azaroaren 24an. Hauetan sartzeko osasun pasea derrigorra dela eta horrek "diskriminazio sanitarioa" eragiten duela adierazi dute, eta kontraesan hau ere azaleratu dute: "Liburu-dendetan jendea metatzen utziko dugu osasun paserik galdegin gabe, mediateketan sartu ezin dugun bitartean. Ez du batere logikarik".


2021eko azaroaren 25an - 10:18
Azken eguneraketa: 11:58

Kanbon, Uztaritzen eta Baionan elkarretaratzeak egin ditu Ezpass Nora Goaz? kolektiboak azaroaren 24an eta Donibane Garazin Bagabiltza taldeak. "Liburu-dendetan jendea metatzen utziko dugu osasun paserik galdegin gabe, mediateketan sartu ezin dugun bitartean. Ez du batere logikarik. Batez ere bilaketa bat egiteko heldu bazara, osasun pasea ez da beharrezkoa, oinarrizko eskubide bat delako", adierazi du Elisabeth Charriau Ezpass-eko kideak, Kazeta hedabideak jaso duenez.

Beste hainbat kontraesan ere agerian jarri ditu kolektiboak: "Derrigorrezkoa da musika eskoletan baina ez kontserbatorioan bertan formakuntza egiten delako". Gazteengan duen eragina nabarmendu dute ekimen honen bultzatzaileek: "segregazio sanitarioaren biktima dira. Jada ezin dute klub batean kirolik egin eta ezin dute hainbat zerbitzu publiko edo espazio pribatuetara joan, adibidez, mediatekak edo zinemak. Egoera onartezina bizi dute, kultura debekatua dutelako".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude