“Houston, arazo bat daukagu!”
Tira, gauzak dauden bezala, arazo bakarra daukagula esatea ausarkeria izan daiteke, baina oso kezkagarria zaigun eta barne-barnetik eragiten digun kontu batean zentratu nahi dut oraingoan, osasun mentalean.
Historikoki sufrimenduak esanahi eta zentzu sakon bat izan du. Zerbait gaizki zebilela aditzera ematen zigun seinale bat zen; ingurura begira jartzen gintuen, gure ondoezaren egiturazko jatorriaren bila, eta sufrimenduaren kausen bilakera hori kolektiboki borrokatzeko aktibatzen gintuen abiapuntua bihur zitekeen.
Neoliberalismoak hori goitik behera aldatu du. 1980tik aurrera sufrimenduari interpretazio berri bat ematen zaio, gure ondoeza guztiz despolitizatuz eta salerosketarako aukera bihurtuz, helburu ekonomikoen mesedetan:
– Sufrimendua jatorri indibidualekin lotu da: aldatu behar dena ez da sistema, zeu zara.
– Ongizate indibiduala kontsumismoarekin lotu da.
– Statu quo-a ezbaian jarri edo aldatu nahi duten jarrera eta sentimenduak medikalizatu egin dira.
– Sufrimendua negozio aukera bihurtu da.
Ekonomiaren aldeko osasun mentalaren ideologiak ez du soilik arlo honetako aktibitatea eraldatu, belaunaldi oso baten jarrera psikologikoa ere aldatu du. Hori da, behintzat, James Davies unibertsitateko irakasle britainiarrak “Sedados. Cómo el capitalismo moderno creó la crisis de salud mental” (2022, Capitán Swing) liburuan dioena.
Ez diozula zentzurik aurkitzen egiten duzun lanari? Pentsamendu positiboa garatzen ikasi behar duzu; tori autolaguntza liburuak. Langabezian zaudela eta ez duzula enplegurik aurkitzen? Jarrera mental desegoki hori aldatu behar duzu; psikologia positiboa landu, zuk ahal duzu! Umeak garai txar bat pasatzen ari direla eskolan? Zenbat eta gazteago diagnostikatu eta dagokien psikofarmakoak hartzen hasi, hobe…
Ez diozula zentzurik aurkitzen egiten duzun lanari? Pentsamendu positiboa garatzen ikasi behar duzu; tori autolaguntza liburuak
Daviesek konparazio interesgarri bat egiten du 1980tik hona zorpetzeak eta psikofarmakoen kontsumoak izan duten joeraren artean. Biak elkarrekin gora eta gora doaz, baina, ez batak ez besteak ez dute gure bizitza hobetzen; gure gizarteak dituen egiturazko arazoak ezkutatzeko modu bat besterik ez direla dio.
“Psikofarmakoen erabilera orokortu egin da, ez seguruenak, onuragarrienak eta eraginkorrenak direlako, zerbitzu publikoek behar duten finantziaziorik ez dutelako baizik. Norabide hau neoliberalismoak inposatu du. Oso boteretsuak diren interes farmazeutiko eta psikiatrikoen enfokea gailendu da; psikofarmakoen erabilerak eta ikuspegi kognitibo konduktualak arazoa gure belarrien artean kokatu dute”.
Psikoterapiak ez zuen zertan horrelakoa izan. Ez zuen zertan pertsonen sufrimendua despolitizatu eta medikalizatu behar. Izan ere, esku onetan, psikoterapia kontzientziaziorako eta kritika soziopolitikorako baliagarria izan zitekeen. Baina ekonomiaren osasuna lehenetsi da pertsonen osasunaren gainetik.
Gure oinarrizko beharrei ez badiegu erantzuten (segurtasun fisiko eta ekonomikoa, binkulazio afektiboa, errealizazio pertsonala, lan esanguratsu bat egitea. berdintasunean oinarritutako tratua jasotzea eta errespetatua izatea) ongizate eskas bat izango dugu. Ondoez hori konpontzeko kontsumismoa baliagarria ez izateaz gain, kaltegarria ere bada, gure bizitza benetan aberastuko luketen gauzetan murgiltzetik aldentzen gaituelako.
Enfoke medikalizatuak esperientzia kolektiboa disolbatzen du, gure ondoeza jatorri sozial eta partekatutik atera eta ni indibidualean kokatzen diren disfuntzioetan ezarriz
Talde batek bere arazoen kausak zeintzuk diren ulertzen duenean eta kontzientzia hartzen duenean, ekintza sozial eta politikoa posible bihurtzen dira. Enfoke medikalizatuak, ordea, esperientzia kolektiboa disolbatzen du gure ondoeza jatorri sozial eta partekatutik atera eta ni indibidualean kokatzen diren disfuntzioetan ezarriz. Tribu politikoak diagnostikoen tribu bihurtzen dira, gaixotasun mental jakin batekin lotutako talde batekin identifikatzen hasten garelako. Gure sufrimendua politikoki desaktibatuta gelditzen da. Azpimarra ni indibidualean jartzen da, erreforma sozialean jarri ordez, eta terapia indibidualistek hori areagotu egiten dute.
Daviesen hitzetan “gaitz mental gehienek jatorri psikosozialak dituzte. Horrek ez du esan nahi gaixotasun mentalen kausa guztiak desberdinkeriara edo beste edozein faktore sozial zehatz batera murriztu ditzakegunik. Ezin da esan gure biologiak ez duela eragiten gure bizitza sozialean eta psikologikoan. Esan nahi duena da determinante sozialek leku zentrala okupatu behar dutela gure sufrimendu mentala interpretatzean eta kudeatzean. Horregatik, mundua eta bertan gertatzen den guztia gure lanaren erdigunean jarri behar dugu. Horrek mentalki osasungarriak diren politika sozialak eskatzen ditu. Gure interbentzio guztiek ikuspegi soziologikoa txertatzen dutela bermatu behar dugu. Michael Marmot Erresuma Batuko osasun publikoko irakasle ilustreenetakoak dioen bezala: "Justizia sozialaren printzipiotan oinarritutako gizarte bat eraiki behar dugu, diru sarreren eta aberastasunaren desberdinkeriak murriztuko dituena, eta ongizatearen ekonomia bat eraikiko duena, gobernuaren estrategiaren erdigunean, interes ekonomiko itsuak ordez, ongizatea eta osasuna jarriz".
James Daviesek Dainius P?ras psikiatra lituaniarraren hitzak azpimarratzen ditu liburuan (NBEko osasun fisiko eta mentalerako eskubidearen aldeko kontalari berezia 2014tik 2020ra). Izan ere, psikiatrei galdetzen zaienean zer ari den kale egiten, %90ak dio arazoa baliabide falta dela. Dainius P?rasek, ordea, dio arazo nagusia ez dela baliabide falta, gastua ongi berbideratzea baizik, ondoezaren kausa sozialak abordatzeko eta interbentzio psikologiko eta sozial eraginkorrak praktikan jartzeko.
Sufrimenduaren sustrai sozialak abordatuko dituzten politikak, zerga sistema justuago bat, langileen sindikalizazio gehiago, prestazio sozial hobeak, babes komunitario gehiago eta desberdinkerien eta bazterketa sozialaren murrizketa
P?rasen hitzetan 2008tik ezarritako austeritate politikek osasun mentala okertzen duten faktoreak areagotu egin dituzte: fragmentazio soziala, desberdinkeriak eta isolamentu soziala. Gobernuek sufrimenduaren determinante sozial horien kontra egin ordez, tratamendu biomedikoak eta indibidualistak areagotzen badituzte osasun mentalean emaitza txarrak areagotu egingo dira.
Gauzak hobetzeko badu bere errezeta NBEko kontalari ohiak: sufrimenduaren sustrai sozialak abordatuko dituzten politikak, zerga sistema justuago bat, langileen sindikalizazio gehiago, prestazio sozial hobeak, babes komunitario gehiago eta desberdinkerien eta bazterketa sozialaren murrizketa. “Harremanetan zentratu behar gara, ez garunetan: jendea batu, ondoeza desmedikalizatu eta kausa sozial eta anbiental problematikoak abordatu”.
Liburua irakurrita argi gelditzen da osasun mentalaren arazoa, win-win-win estrategia bat dela kapitalarentzat: ondoeza eragiten duten baldintzak sortzeaz gain (indibidualismoa, kontsumismoa, despolitizazioa), erremedio medikalizatuekin aberastu egiten dira, eta erantzun kolektiboa lokartzearekin, ere bai. Azkenean, egia izango da arazo bakarra daukagula: kapitalismoa, bere abizen guztiekin.
Unai Oñederra
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]