Osasun mentalaren gaia, azken urteetan, eztabaida sozialaren erdigunean kokatu da. Hainbat faktoreren artean nabarmendu daitezke, batetik, pandemia, hasierako isolamenduarekin, eta gero horren ondorioak, besteak beste, lan ziurgabetasun ekonomikoaren egoera edo harreman sozialen murrizketak. Bestetik, gizakiok errutinaren barnean sartzen ditugun esperientzia estresagarriak. Horrek guztiak gizakion osasun mentalaren kalitatean eragin negatiboa izatea lortu du, bereziki gazteen artean. Unicef-ek Nire burua: haurren osasun mentala sustatu, babestu eta zaindu izeneko txostenean argitaratutako ikerketaren arabera, 10 eta 19 urte bitarteko nerabeen %13k baino gehiagok buru-nahasmendua diagnostikatua dute, eta Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, diagnostikatutako osasun mentaleko nahasmendu horien artean antsietatea eta depresioa dira nagusiak.
Eskolak zeregin garrantzitsua du ikasleen ongizatea eta osasun mentala bermatzeko. Adingabeek tristura, frustrazioa, beldurra eta emozioak kudeatzeko zailtasuna helarazten dizkigute irakasleoi eta sentimendu horiek adierazten dituztenean ez dira behar bezala lagunduta sentitzen. Nahiz eta azken urteotan gai hau ikastetxeetan sarritan lantzen den, eskolak oraindik ez daude guztiz prestatuta oso ugaritua dagoen afera berri honi aurre egiteko. Horrenbestez, eskolei eta, oro har, hezkuntza-komunitateari baliabideak eta prestakuntza eman behar zaizkie, ikasleen osasun mentaleko gaitz horiek goiz detektatu ahal izateko eta eraginkortasunez kudeatzeko. Izan ere, irakasleok ez dugu berariazko prestakuntzarik ikasleriaren ondoez mentalak hautemateko eta ongitasunez bideratzeko. Horretarako, Unescok proposatzen ditu hainbat ideia: ikastetxeetan osasun mentaleko erreferentziazko figura bat ezartzea ikasleek beren ezinegonak adierazteko eta irakasleei aholkuak emateko egoera ondo kudeatzeko. Nabarmentzen da ikastegietan prestakuntza eta prebentziozko programa espezifikoak diseinatzea ere, eskolan osasun mentala naturalizatzeko eta beldurrik gabe landu eta hitz egiteko.
Adingabeek tristura, frustrazioa, beldurra eta emozioak kudeatzeko zailtasuna helarazten dizkigute irakasleoi eta sentimendu horiek adierazten dituztenean ez dira behar bezala lagunduta sentitzen
Unescoren ustez, eskolek ongizate-planak diseinatu behar dituzte, ingurune osasuntsuak eta seguruak eskaintzen laguntzeko, ikasleen osasun mentala zaintzeko kalitatezko babes-faktorea izan dadin. Ongizate-plan on batek hainbat funtsezko elementu izan behar ditu. Garrantzitsuena mundu guztiak errespetua, zaintza eta gainerako hezkuntza-komunitatearen balorazioa sentituko dituen ingurune bat sortzea da, zainketa-loturen sentimendu bat sortzeko. Nabarmentzen da nor bere emozioez, beharrez eta joerez jabetzea ezinbestekoa dela ere; hau da, ikasleei emozioak kudeatzen lagundu beharra dago, haien jokabidearen erregulazioan, estresaren kudeaketa ona eta frustrazioarekiko erresistentzia lortzeko. Horren bidez, bizitzako erronkei hobeto aurre egiten lagunduko dieten gaitasun emozionalak garatuko dituzte, ongizate pertsonala bermatzeko eta sufrimendua sortzen duten sentimenduei aurre egiteko.
Laburbilduz, haur eta nerabeen osasun mental ona bermatzea da hezkuntza erakundeek gaur egun dituzten erronka handienetako bat. Osasun fisiko egokia sustatzeko ohitura osasungarriak hartzea azpimarratzen den bezala, haurtzaroan eta nerabezaroan osasun mental ona garatzeko prebentzio ikaskuntza eta praktika ezberdinak sustatu beharra dago. Ez da nahikoa diagnostiko eta tratamendu medikoak garatzea. Aitzitik, beharrezkoa da eskolan osasun mentalaren inguruan sortutako egoera desberdinak prebentzio-logika batetik lantzea hezkuntza emozionala etengabe garatzearen bidez.
Aritza Urrengoetxea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]