Ordenagailua etsai bihurtzen denean


2003ko uztailaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

eli@argia.eus Europako langileen %30ek, hau da 44 milioi pertsonek bizkarreko mina daukate. Hori da behintzat Laneko Osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziak 2000. urtean emaniko datuek adierazten dutena. Bestalde, estresa da laneko baja gehienen arrazoia. Datu horiek eragiten dituzten faktore asko egongo dira seguruenik, baina horietako bat, eta gero eta garrantzitsuagoa dena, ordenagailuen erabilera da. Gero eta jende gehiagok igarotzen ditu bere laneko ordu gehienak ordenagailu baten aurrean eta lan hori gainera, ohikoa eta egunerokoa bihurtzen ari da. Lantegietako edozein makinekin lan egiten dutenek segurtasun neurri batzuk jarraitu behar dituzten bezala, ordenagailuen aurrean lan egiten dugunok ere zenbait ohar gogoan izan beharko genituzke. Segur aski, lehenago ajeren bat jasan ez badugu edo etor dakizkigukeen arriskuak zein diren inoiz entzun ez badugu, ohar horiek irakurri ere ez ditugu egingo. Horregatik, lehenago arriskuak aipatzea eta ondoren hartzea komeni den neurrien inguruko informazioa ematea erabaki dugu. Arriskuak - Postura desegoki batek eskuetan, besoetan, sorbaldatan eta lepoan arazoak sor ditzake. - Ikusmena ere larriki kaltetu daiteke zenbait aholku kontuan hartzen ez badira. - Eragiketa errepikakorren ondorioz, besoetako giharrak eta nerbioak ere sufritzen dute. - Bizkarreko mina beste ohiko arazo bat izan ohi da. - Zirkulazio txarra baldin baduzu, segur aski ajea areagotu egingo da. - Azkenik, lo egiteko arazoak eta estresa ere aipa daitezke. Aholkuak Hemen aipatuko ditugun aholku edo neurri batzuk barregarriak irudituko zaizkizu agian, baina guztia gutxi da norberaren osasunari buruz ari garenean. - Lan egiten duzun gelak ongi argiztatua eta aireztatua egon behar du. Argi oso gutxi izatea, gehiegi izatea bezain txarra da. Erreflexua egiten duten lanparak saihestu behar dira. Era berean, ordenagailuko pantailak filtro bat izan beharko luke, jada ezarria edo barneratua ez badu behintzat. - Eserlekua ere oso garrantzitsua da. Beronen altuerak eta bizkarraldeak erregulagarriak izan behar dute. Postura egokia honako hau da: eskuak mahai gainean jartzen dituzunean, besoak ukondoaren altueran izan beharko lukeen angelua 90 gradu baino zertxobait gehiagokoa beharko luke izan. Era berean, eserlekuaren bizkarraldeak gerrialdeko zonaldea sostengatu beharko luke. - Behin eserita zaudenean, hankak lurrera iritsi behar dute. Iristen ez badira, jar ezazu mahaiaren azpian hankentzako euskarri bat eta jar itzazu bertan hankak. - Eserita zaudenean postura egokia mantentzea ere oso garrantzitsua da: bizkarrak zuzen egon behar du, hankak gurutzatu gabe. Postura honetan nekatu egin zarela nabaritzen baduzu, konponbidea erraza da, zuti zaitez eta deskantsua hartu. - Mahaiak beharrezkoak dituzun elementu guztiak izateko tamaina nahikoa izan beharko luke, baina ez du tresnaz betea egon behar. - Ordenagailuko pantailak eta teklatuak begietatik 50 zentimetrora egon behar dute. Pantailak gainera, zure begiradak markatzen duen lerro horizontaletik 10-60 gradu azpitik egon behar du eta teklatua eskuetatik gertu kokatu behar da. Arratoia erabiltzeko besoa gehiegi luzatzeak eragiten ditu esku eta besoetako muskuluen arazo gehienak. Teklatuak eta arratoiak beso eta eskumuturretan mina eragiten dizutela nabaritzen baduzu, beste aparailu batzuk eskuratzeko ahalegina egin ezazu. Esaterako, badira merkatuan zatitutako teklatuak edo tableta grafikoak. - Bestalde, ez da gomendagarria oso azkar idaztea. Tekleatzerakoan eskumuturrak sekula ez lukete mahaiaren gainean egon behar, beti zertxobait gorago. Azken finean, gakoa idazterakoan eskumuturrak ez doblatzea da, bestela konponbide hain erraza duen joera honek adibidez tendinitis bat eragin lezake. - Ez dira ordu asko pasa behar ordenagailu aurrean jaiki gabe. Ordu erdiro deskantsuak egitea komeni da. Gainera, jaikitzen garen une horietan zenbait ariketa egitea aholkatzen dute adituek, lepoan, sorbaldatan, besoetan eta eskuetan pilatzen den tentsioa arintzeko. - Egokiena norberaren neurrira egindako altzariak izatea litzateke, baina badira baita ere langilearen erosotasuna eta ergonomia bereziki zaintzen duten diseinuak ere. Esaterako, Microsphere AEBetako enpresak sari ugari jaso ditu munduko hainbat azokatan M1 modeloagatik. Ziurrenik, askoz ere gehiago egin genezake gure osasunaren mesederako, baina funtsezkoena aipatu dugu. Bestalde, gaur egungo enpresek daramaten erritmoak tentsioak, estresa eta beste hainbat arazo eragiten ditu. Horregatik, langileak bere esku dagoen guztia egiteaz gain, enpresek ere laneko arriskuen prebentzioaren aldeko apustu garbia egin beharko lukete. Guztiok irtengo gara garaile. Lotura interesgarriak: Zatikatutako teklatu baten adibide bat Tableta grafiko baten adibide bat Laneko arriskuen prebentziorako ataria Prelatic. Laneko arriskuak saihesteko zerbitzu telematikoa, ordenagailuko erabiltzaileei zuzendua. Urko Servicios de Prevención, S. Coop. Eusko Jaurlaritzak lanerako arriskuen prebentzio zerbitzuak emateko ziurtatutako enpresa bat da.

Azkenak
Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


B hepatitisaren kontrako txertoaren garrantzia azpimarratu du NOPLOIk

2023tik 2024ra erregistratutako kasuak aztertu ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Arreta berezia jartzen dute haurtzaroan, zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta errazagoa delako hepatitisa kronifikatzea.


Sexu bidezko infekzio kasuak bikoiztu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.


Emakumeen salerosketa egotzi diote Opus Deiren ‘bigarrenari’

Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek... [+]


Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu ‘40 urtez oroituz’ ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


2025-07-03
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


Eguneraketa berriak daude