Ontziolek 2007-2011 artean jasotako laguntzak itzuli beharko dituzte

  • 2007 eta 2011 urteen artean ontziolek "tax lease" sistemaren bidez jasotako laguntza fiskalak itzultzeko eskatu dio Europako Batzordeak Espainiako Estatuari, legez kanpokoak direlakoan.


2013ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ontzioletako langileen manifestazioa, Sestao eta Santurtzi artean, hilaren 11n (Argazkia: UGT)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zigorrak ontziak finantzatu zituzten inbertitzaileek itzuli beharko dituzte; ez, ordea, ontzi-jabeek (armadoreek) eta ontziolek eurek, Europa Pressek jakinarazi duenez.

Itzuli beharreko diru kopurua ez da ontziolek aurreikusten zuten bezain handia –hasiera batean 2005etik aurrerako laguntzak itzultzea proposatu zuen Bruselak–, baina haren eragina "suntsitzailea" izango da, Pymar ontziolen patronatuak dioenez.

Europako Batzordeak oraindik ez du jakinarazi ontziolek zenbat diru itzuli beharko duten. Espainiako Industria ministro Jose Manuel Soria 2.000 milioi euroko kopurua eman zuen pasa den astean, baina artean 2005etik aurrerako laguntzez mintzo ziren europar agintariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2018ko azaroaren 20
Ez hanka ez buru
La Naval, negoziazio mahaia

Eguneraketa berriak daude