Ongietorria egin diote Lorentxa Beyrie euskal presoari

  • 20 urteko espetxealdiaren ostean Lorentxa Beyrie Kanbora itzuli da eta ongietorria egin diote. Ehunka lagun bildu ziren maiatzaren 1ean herriko baratze publikoan preso ohiari harrera egiteko.


2021eko maiatzaren 03an - 10:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ostiralean irten zen espetxetik Beyrie eta larunbatean egin zioten ongietorria bere herrian. Ekitaldiari Kanboko ziganteek eman zioten hasiera eta balsa dantzatu zuten Beyrieren argazki bat lepoan zutela.

Berriak batu duenez, Ellande Alfaro eta Maddi Sarasua bertsotan aritu ziren, Beyrieren “borrokarako indarra” azpimarratuz. Aire Ahizpak taldeak ere hartu zuen parte ekitaldian. Hogei urtean espetxeetara bisitan joandako lagunek sokadantza dantzatu zuten eta Beyrie ere batu zen dantzara. Kattin Bergarak, Beyrieren lagunak, gutun bat irakurri zuen, eskerrak ematen: “Milesker Lorentxa, zarena izateagatik, eta milesker zarena gurekin partekatzeagatik. Ongi etorri etxera!”.

Herriko eta inguruko gazteek kanta bat idatzi zioten harrera egiteko eta Niko Etxart abeslariak Oihaneko zuhainetan abestia kantatu zuen. Ekitaldia bukatzeko aurreskua dantzatu zuten hainbat lagunek, dozena bat euskal preso ohi eszenatokira igota.

“Ez naiz kartzelatik aterako zerbait zerotik hasteko”, dio Lorentxa Beyriek, Ipar Euskal Herriko Hitzan Joanes Etxebarriak egindako elkarrizketan. Ostiralean bertan mintzatu zen Joanes Etxebarria kazetariarekin eta ongietorrirako gogoa erakutsi zuen: “Gogoa dut, gainera, ikusteko jendea eta jende berri anitz”. 

Beyrie espetxean zela hasi zen margozten eta egun margolanak eskuragai daude. Etxekoei eskerrak eman dizkie margolanekin lagundu izanagatik: “Bazekiten enetzat zein inportantea zen kontaktua ukaitea. Etxekoek zubi lan hori etengabe egin dute, etengabe. Margoekin ere sekulako lana hartu dute, hori segur”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Espetxetan jarduerak edo emankizunak antolatu nahi dituzten artista eta eragileei auto-zentsura agiri bat sinatzea exijitzen hasi da Jaurlaritza

“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]


Eguneraketa berriak daude