"Onartezina da pandemiaren bigarren fasean hainbeste kutsatze eta heriotza izatea"

  • Larunbat honetan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, deitu dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute zaharren egoitzetako erabiltzaileen elkarteek eta pentsiodunen mugimenduak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 28an - 10:48
Larunbat honetan manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Irudian, mobilizazio horien aurkezpena (argazkia: Arabako Alea).

Zahar-egoitzetako erabiltzaileen elkarteek –Arabako eta Bizkaiko Babestuk, Gipuzkoako Senideek, Irauli Zaintzak eta Arabako egoitza eta eguneko zentroetako erabiltzaileen senideek–, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera, "adineko pertsonarik ahulenek" bizi duten egoeraz ohartarazi dute, "bereziki egoitzetako, eguneko zentroetako edo etxez etxeko laguntza- zerbitzuetako erabiltzaileek eta haien senitartekoek egun bizi duten egoera".

Larunbat honetan Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean antolatu dituzten manifestazioak aurkezteko agerraldi publikoa egin dute goizean. Horretan esan dute adinekoen zaintzara bideratutako egoitza eta zerbitzuetan ez ari direla betetzen koronabirusa saihesteko protokoloak. "Onartezina da pandemiaren bigarren fasean hainbeste kutsatze eta heriotza gertatzea. Langileentzat eta erabiltzaileentzat ez dira behar beste prebentzio-neurri aplikatzen".

Gainera, Osakidetzak egoitza pribatuetan eta itunduetan dauden adinekoen osasunaren arreta "alde batera utzi" duela salatu dute. "Horrek ahalbidetzen du egoitzetan osasun-laguntza pribatua eta kasu gehienetan prekarioa ematea. Horrela, egoiliarren osasuna hondatzen doa larriki", azpimarratu dute prentsaurrekoan.

Erakundeei deia

Adinekoen egoitzetako erabiltzaileen elkarteek eta pentsiodunek administrazio publikoen –Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien–papera ere hizpide izan dute agerraldian. Senideen aburuz, zahar egoitzetan gertatzen ari denaz azalpenak eman beharko lituzkete arduradun politikoek, alegia adinekoek eta haien zaintzaileek "zergatik jasan behar dituzten aurreikuspen ezaren eta kudeaketa txarraren ondorioak". Ildo horreretan, deitoratu dute "700 nagusi hil ondoren", erakundeek autokritikarik egin ez izana.

Sektoreko gizarte eragileen parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dute senideen elkarteek eta pentsiodunek gaurko egoera hobetzeko. "Parte hartu nahi dugu pandemiari aurre egiteko abiatu diren neurrien eta protokoloen ebaluazioan, baita bisiten eta irteeren kudeaketan ere", esan dute. Eta era berean, adinekoen arreta eredua aldatzeko beharra galdegin dute, gaurkoa "errentagarritasun ekonomikoa besterik bilatzen ez duen merkataritza- irizpideetan" oinarritua dagoela uste baitute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaharren egoitzak
2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


Eguneraketa berriak daude