Adibidez:
“Hasiera beretik esanda gera bedi dokumentu honen helburua dela euskararen hazkundearen iraunkortasuna eta bizi-indarra ahalbidetzeko datozen bi hamarraldietan garatu beharreko hizkuntza politikaren oinarriak eta lehentasunen markoa finkatzea”.
Edota:
“Euskara salbatuko da, eta hizkuntza bizia izango da, euskaldunok hala nahi dugulako, euskaldunok euskara nahi eta behar dugulako. Horrek ematen dizkio zilegitasuna eta hauspoa euskara salbatzeko jardunari… Horra gako nagusiak”.
Beste hau ere bikaina da:
“Euskararekiko motibazioan eragiteko, garrantzitsua da erreferenteak izatea … Horretan garrantzitsua izango da, beraz, hainbat eragile eta esparrutan eragitea: familia, aisialdia, gazte elkarte eta taldeak, hedabideak, IKT, kultur sorkuntza… Jakina denez, motibazioa sustatzeko bideetan garrantzi handikoa da euskaraz sortu eta egindako kultura produkzioa… Betiere, gazteak lehenetsiz, etorkizuneko gizartean modu bateko edo besteko lidergoa izango dutenak alegia”.
Entendimenduz jantzia…
Hainbeste eragile garrantzitsu biltzen dituen batzordearen eta EAEko gobernuaren beraren babesa lagun, etxeko gazteentzat Gabonetako opariak erostera abiatu ginen Mari Domingi eta Olentzero, ustez, aurten bai, euskaraz sortu eta egindako edo sikiera euskarara itzulitako kultura produkzioa, orain arte baino askoz oparoagoa, ugariagoa eta pluralagoa izango zela.
Izerdiak bota ditugu, batean eta bestean arakatu eta miatu.
Olaberriako Carrefourrera abiatu ginen berbarako, pentsatuz, Goierri eskualde euskaldunean kokatutako saltoki erraldoi horretan, euskarazko produktuen eskaintza ere erraldoia behar zuela… Baina ez.
Erraldoia, espainolezko eskaintza da Goierriko Carrefourren. Euskarazkoa ere badago, baina oso urria “gure” derrigorrezko hizkuntzarenaren aldean.
Donostiako FNACen ere aritu ginen bilaketan… baina euskararen Donostia ez da FNACen oso barrura sartu oraindik. Euskarazko eskaintza barregarria da bertan, graziarik ez badauka ere.
Gasteizko Elkarrera jo genuen azkenik, pentsatuz bertan aurkituko genituela euskarazko altxor askotarikoak. Baina Elkarren ere, aurreko bietan baino askoz eskaintza oparoagoa izan arren, dagoena dago. Euskarazko eskaintza ipotxa baita espainolezkoaren aldean (Iparraldean frantsesarekin gertatu bezala). Baita bertoko ekoizpenari erreparatuta ere.
Kapoiak ere baditu…
Etsigarria da sukaldaritza, mendia, edo perretxikoak bezain “gureak” diren gaiak eskaintzen dituzten ataletara hurbiltzea. Sukaldaritzaren erakustokira hurbildu eta dozenaka-asko liburu aurki daitezke espainolez, horietako asko eta asko goi-mailako sukaldari euskaldunek idatziak. Beste horrenbeste mendiari gagozkiolarik, edo perretxikoei…
Batez ere gazteen artean, baina gero eta gehiago adin guztietan hain arrakasta handia duten Komikiekin ere berdin.
Areago, beste sail batzuetan, nekez aurki daiteke euskarazko alerik.
Eskaintzaren urria gutxi balitz, sarritan nahastuta ageri dira erdarazko eta euskarazko aleak, eta azken horiek ia ikusezin bilakatzen dira. Berdintasunaren ala birrintasunaren izenean ote?
Alaitu zaitezte?
Modu eraikitzailean aurkeztu behar ei dira arazoak ere, esan ohi denez, baina hain da esanguratsua eta lotsagarria, eta hain luze irauten du auzi honek denboran, ze, ez baitzait bururatzen nola egin baikortasun apur batez amaitzeko.
Zeren gure erakunde eta batzordeetako adituak arazo honetaz jakitun badira (aditu baldin badira, behintzat), baina ezer zehatzik ez dute proposatzen; eta erakundeek sustatutako ekimenak hain dira ahulak, itxurakeriaren antza dutela beste edozerena bainoago. Ez baita diru arazoa, duintasun, borondate eta ausardia kontua baizik.
Eguberri on!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]