Olentzerok ikatza banatu die
Frantziari eta Espainiari

  • Opariak merezi ez dituztenei ikatza ekarri ohi die Olentzerok. Horixe irudikatu dute Ipar Euskal Herriko Aitzina! gazte erakundeak eta euskal presoen eskubideak aldarrikatzen dituzten Mimoek.


2013ko abenduaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Olentzerok, Mimoen laguntzarekin, Espainiako Espetxe Zuzendaritzaren bulegoen parean aurrera eraman duen ekintza.
(Argazkia: Ateak Ireki)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aitzina!-k Frantziako ordezkariei

Larunbatean Aitzina!-ko kideek Frantziako ordezkariei 200 kilo ikatz utzi zizkieten Baionako suprefetaren egoitzaren aurrean. Azaroaren 2an gazte erakundea aurkeztu ondotik egin duten lehen ekimena izan da honakoa.

Frantziako estatuak "ikastolen aurka daraman gudua” salatu nahi izan zuten ekintza horren bidez. Horrez gain, datorren larunbatean, abenduak 28, Seaskak Baionan antolatu duen Ikas´Talo Mani’Festan parte hartzeko deia luzatu zuten gazteek.

 

Mimoek espetxe politikaren arduradunei

Bestalde, Olentzerok eta Mimoek zaku bete ikatz utzi dute Madrilgo Espetxe Zuzendaritzaren bulegoen parean. Espetxe politika salatu eta euskal presoen eskubideak errespeta daitezela eskatu nahi izan dute ekimenaren bidez.

Ateak Irekik bildu du sakabanaketa politikarekin amaitzeko burututako ekintza.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Seaska kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.