Alerta laranja 18:00ak arte haize boladengatik

  • Olatuen ondoren haizea: 18:00ak arte alerta laranja eman du Eusko Jaurlaritzak, haize bolada indartsuak espero direlako.


2014ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bermeoko portuko olatu-horma apurtu zuten olatuek igandean. (Argazkia: 20 Minutos)

"Defentsak" berreraikitzen

Atzo iluntzean euskal kostaldea astindu zuten zazpi metroko olatuei aurre egiteko "defentsak" premia handiz konpontzen aritu ziren hainbat herritan. Igandeko denboraleak dike asko suntsitu zituen, eta agintariak beldur ziren bigarren oldarraldia iristerako konpondurik egongo ez ote ziren.

Denboralea ez zen igandekoa bezain bortitza izan. Alarma gorria ezarri zuten orduan, eta laranja atzo. Itsagora 20:52etan izan zen eta horren aurretik pasa zen okerrena.

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailburuak adierazi du bereziki Bermeoko portuan aritu direla kalteak lehenbailehen konpontzeko lanetan. 10 tonako hormigoi-blokeak eraman dituzte bertara, Markinako eta Foruko harrobietatik eta Bilboko Portutik. "Lan horiek ahalik eta lasterren egiten ari gara, buru-belarri, biharko eta etziko denboraleari begira", esan zuen atzo.

Konponketa lanen kostuei dagokienez, Oregik jakinarazi du Bermeon 2,5 milioi euro beharko direla, eta Orion eta Hondarribian milioi bat euro bakoitzean.

Zamaontzia Angelun

Atzo goizean karga-ontzi bat erdibitu zen Angelun (argazkia @Bleu_Basque-k sareratu zuen atzo).

Info7 irratiak, bestalde, elkarrizketa egin zien Donostiako eta Bermeoko alkate Juan Karlos Izagirre eta Idurre Bidegureni. Entzuteko: mp3 (20:32)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itsasoa
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Ipurtargi gaziak

Zein gauza liluragarria argia sortzeko ahalmena izatea, ezta? Ipurtargiak, kakalardoen familiakideak, lehorreko izaki dirdiratsu ospetsuenak dira; baina itsasoan ere badira, ozeanoetan, distira egiten duten hainbat izaki biolumineszente.


2024-01-25 | Euskal Irratiak
Bi egun itsasoan, mikroplastikoen kutsadura zertan den jakiteko

Plastikozko 25.000 kilo bolatxo isuri zituen Galiziako kostaldean Toconao itsasontziak abendu hastapenean. Ordutik, kutsadura horrek euskal kostaldean ukan dezakeen eraginari aitzina hartzeko, Euskal Hirigune Elkargoa eta Eusko Jaurlaritza erne ezarri dira. Elkargoak,... [+]


Norvegiak atea ireki die meatzaritza enpresei Artikoko itsas sakona arpilatzeko

Ozeanoaren sakonean dauden mineralak ustiatzeko urrats garrantzitsua egin du Norvegiako Parlamentuak: baimena eman du meatzaritza enpresek itsas sakona esploratu eta komertzialki ustiatu dezaten, gizakiak ukitu gabe duen munduko azken tokia. Zientzialariak eta ekologistak... [+]


Eguneraketa berriak daude