Ez naiz medikua, ez fisioa, ezta psikologoa ere, baina hau bada nire istorioa, eta kontatzen ez diren gauzak ere existitzen direlako irakurtzeko gogoa duen ororekin partekatu nahi dut.
Espainiar estatuan egindako azken azterketek diotenez, (EHko daturik ez dut topatu), biztanleen %20k min kronikoa pairatzen du. Buruko minak alde batera utzita, ohikoak dira hilabeteetan zehar luzatzen diren minak; behin lesioa sendatuta ere, berriz agertzen direnak; diagnostiko-probek kalterik egon ez dagoela dioten arren, sufritzen dabiltzan pertsonak; espezialistaz espezialista joanda ere, beren oinazeari inolako azalpenik topatzen ez diotenak.
Nire kasu partikularrari dagokionez, edozein ariketa egin bitartean, eta bereziki ondorengo egunetan, erabilitako gorputz zati horretako giharretan mina sentitzen nuen: hanka azpitan (zutik ezin egoteraino), belaunetan, besoetan... Ez agujeten mina, bistan da, beste min oso desatsegin bat, egonean ere oinaze zena. Horrek, noski, nire bizitza erabat baldintzatu zuen denbora luzez, eta lehen arazorik gabe egiten nituen hainbat plan eta kirol egiteari utzi nion, ondorioen beldur. Izan ere, min kronikoa pairatu dugunon artean oso ohikoak dira ondorengo jarrera hauek: mugimendu eta egoera jakin batzuekiko beldurra, aurre-hartzea, sintomekiko oso erne egotea eta abar. Horiek mina elikatzen dute, ondorioz, hor dugu sorgin gurpila; etenik gabeko soka.
Sintomak hasi zirenean medikuz mediku aritu izan banintz, medikuntza tradizionalaren gidaliburuari jarraiki “sentikortasun zentralaren sindromearen” izenez etiketatuko nindukeen norbaitek akaso. Egun, zinez eskertzen dut horraino ez iritsi izana, gorputz eri eta ez-gaiaren ideia berretsiko zelako nigan, errealitatetik are gehiago urrunduz eta nire gorputzaren osasunaren ideia erabat desitxuratuz.
Hori esanda, aitortu behar dut nire oinazeari buruz publikoki hitz egitea asko kosta izan zaidala eta lerro hauek partekatzeko erabakia hartzea ez dela erraza izan. Minez bizi nintzen garaian ahal nuen moduan disimulatzen nuen sufrikarioa (bereziki emozionala eta mentala) eta etxerako uzten nituen aieneak. Horren arrazoia zein ote zen pentsatzen aritu izan naiz. Baliteke normaltasuna mantendu nahi izatea, gutxienez kanpora begira dena ongi samar egon zedin, gaixo-irudia saihestuz; zaurgarri agertu nahi eza; edo hitza jartzeak arazoa betikotuko ote zuen beldur izango nintzen agian...
Behin oinazea ia desagertzeraino arindu zenean, berriz, euforiari ez nion zirrikiturik utzi nahi, ez nintzen horretaz hitz egitera ausartzen, dena pasa zela kontatzearekin batera atzera bueltan etorriko zenaren beldur. Egiari zor, maila batean horixe gertatu da gaiaz hitz egiten hasi naizenean, aspaldi sentitu gabekoak gogorarazi dizkit nire “sistemak”; baina dagoeneko informazio asko dut, eta nire minari beste toki batetik begiratzen diot.
Oinazea bere horretan gogorra dela jakitun, esango nuke are zailagoa dela izenik gabeko mina jasatea, edo izena izanda ere, ezezaguna edo arraroa bada. Ez baitago gaizki egoteko arrazoi aski objektiborik. Eta akaso horregatik, atzean gaixotasun edo lesio zehatzik ez dagoelako, kosta egiten da horietaz hitz egitea, ezin baituzu zure kexa taxuzko azalpen batekin justifikatu. Badute halako estigma bat: “Psikologikoa da, somatizatzen ari zara, frogetan ez da ezer agertzen, estresagatik da...” bezalako feedback-ek norberarengan jartzen dute mina sentitzearen ardura, gure bizimoduak edo izaerak eragindakoa balitz bezala, KULPA, letra larriz. Minen eta gaixotasunen jatorria azaltzen duten hamaika korronte badaude, ez dut nik hori eztabaidatuko gaur hemen. Baina aldarrikatu nahi dut badela oinazeari aurre egiteko modu bat: ezagutza.
Niri dagokidanez, ezagutza hori (informazio berria eta baliagarria) Arturo Goicoechea neurologoaren eskutik iritsi zitzaidan. Berarengandik abiatu eta lanketa Ines Goicoechearen lan-taldearekin egin nuen. “Minaren neurobiologia eta pedagogia” izeneko teoria eta hari dagokion praktika osatu dute, eta emaitza oso onak lortzen ari dira hainbat motatako min kronikoekin, ni testigu. Ezinezkoa da testu honetan teoria horren nondik norakoak xehe-xehe azaltzea. Bateko, informazio asko delako, eta besteko, honek ez duelako dibulgazio artikulu bat izan nahi. Baina merezi du, nire ustez, azalpentxo bat ematea. Gehiago jakin nahi duenari informazio gehiago emateko prest nago, eta bestela, sarean bila dezakezue. Goicoecheak dionez, min esperientzia guztiak garunaren erantzunak dira, erantzun normalak; mehatxutzat jotzen duenaren aurrean ematen duen erantzuna. Mina, berez, babes mekanismo bat da. Sistemak, ordea, batzuetan huts egiten du, eta ondorioz, oinazea ez da desagertzen arrazoizko sendatze-denbora pasa ondoren ere, edo are okerrago, lesiorik egon gabe ere minez egoten gara. Egoera horietan ebaluazio-akatsa gertatu dela esan dezakegu. Garunak uste du babesteko arrazoiak badaudela oraindik, eta beraz, minak iraun egiten du. Eta hor kateatzen gara askotan min kronikoarekin bizi izan garenok. Hortik askatzea badago, ordea, mina ikasi egiten delako eta, beraz, desikastea posible delako.
Hasieran esan bezala, idatzitako lerro horien helburua da ezkutu samarrean dagoen gai honi argi pixka bat ematea. Nire bizipenak irakurrita norbait ulertua, identifikatua edo itxaropentsu sentituz gero, aski izango da.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]