Latza da Oier, Euskal Preso Politikoa, joana izatea gure helburu nagusiak lortu gabe. Beste behin ere. Latza da berak emandakoa putre batzuek euren interesetara egin dutela ikusi ahal izatea. Beste behin ere. Latza da hainbeste gudari bidean eroriak Euskal Herriaren askatasun integrala oraindik ere eskuratu gabe.
Ez gara hasiko baina, negarrez! Horixe suertatu zen 1936/39ko gerra zibila deiturikoa eta gero. “Alderdiak” geldi egoteko agindu zuen: “…, komunistak dira,… endredatzaileak edo bazter-nahasleak, … gu geu gure familia …. maketo horiek…” Horixe izan zen PNVren mezurik zentralena eta pozoitsuena. Hots, Euskal Herriko burgesiak gerra ondoko panoraman bere burua ondo kokatu zuen eta xoxa irabazteko ahaleginetan fin aritu ere. Hots, bertoko Jauntxo eta okupatzaileen artean, Euskal Herriaren nazio gisako izaera politikoa Espainiako interesetara ipini, gainbalioa banatu … eta gaur ere bere horretan dihardute.
Zer dugu gaur egun? Klase burgesetik sorturiko PNV autonomistak ekinbide berberean jarraitzen du. Badago, ordea, beste elementu bat. Oraingo honetan EH Bildu-k bat egiten du Euskal Herriarekiko iruzurrean. Ederto. Lehen jauntxoak, lege zaharra eta kopon bendito geneukan… eta orain EH Bilduren modernitatea. Moda zaharra, jantzi berriekin.
Eta hauek, beraz, Espainiak banaturiko Hegoaldeko herrialdeetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia alegia, zer demontre saltzen digute? “España” da saltzen digutena bai batzuek zein besteek. Ez dago etorkizunik Euskal Herria libre batentzat. Ez Espainiak ez eta Frantziak ere, ez dute inoiz Euskal Herria libre utziko.
Frantziak eta Espainiak egiten duten guztia euren sistema eta euren burua salbatzeko da. Eta euren biziraupena ziurtatzeko euren legedia eta indarra erabiliko dituzte. Zabal ditzagun begiak eta geure buruekin zintzo izan. Bide horretatik jarraituz gero, Euskal Herriak porrota besterik ez du ezagutuko.
Zer dugu gaur egun? Klase burgesetik sorturiko PNV autonomistak ekinbide berberean jarraitzen du. Badago, ordea, beste elementu bat. Oraingo honetan EH Bildu-k bat egiten du Euskal Herriarekiko iruzurrean. Ederto
Euskal Herria libre, sozialista eta solidarioa lortzeko borroka-kide asko behar dugu. Konpromezua behar dugu hitz gutxitan. Baita etsaiaren mezuak baztertzea. Euskal Herria okupatzen eta esplotatzen duten etsaien sisteman eta filosofian ezin dugu sinistu gurekin akabatzeko asmatuak baitira. Horren erreza da kontua.
Prest al gara aurre eta aurrera egiteko? Nork bere buruari erantzun behar dio. Baita busti ere. Herriaren parte hartzea ezinbestekoa da. Argala-k zioen bezala, herriak soilik salbatu ahal du bere burua. Hitz gutxitan ia-ia dena esanda dago. Denok eman behar dugu zerbait eta era antolatu batean. Ez dago besterik.
Ez da erraza izango baina bestela, hobe dugu buru belarri PNV-ren dinamikan sartzea. Geure bizitzan arazo eta zailtasun gutxiago izango ditugula gauza jakina da. Hots, matxinatzen bagara, lan pilo eta segurtasunik eza izango ditugu nonahi. Bai, baina askapen prozesu guztietan azaleratzen diren ezaugarriak dira. Horixe suertatzen ez bada, tranpa zikina!
Ezin dugu ahaztu zenbait mezu pozoitsu: “posible” eta “ezinezko”-arena. Zapaltzen gaituztenek ondo aski zabaltzen dute euren mezua. Komunikabideetatik, ikastetxeetatik baina baita alderdi erreformista eta sozialdemokrata horien bidez. Euren buruak abertzaletzat (ala ez, gaur egun batek daki…) hartzen dute baina okupatzaileen jokoa jarraitzen dute.
Eta marxistak izan diren batzuk honela diote: “Fusil bat eskuetan izateagatik zilegitasun osoa ez duzu behar izan”. Horixe da iraultzaileei leporatzen dietena hain zuzen ere. Baina zintzoki esanda, etsaiaren sistemaren bilbapenetik ere ez dago askapenik, ez nazionala ezta soziala ere.
Mentalitate politiko-militarrik ez duen ezkertiar militante batek ezin izango du asmatu klase zapaltzailea lurperatzeko taktika eta estrategia egokirik. Ez da oso azkarra izan behar ondorio horretara iristeko. Ez gara ezer asmatzen ari.
Ez da erraza izango baina bestela, hobe dugu buru-belarri PNV-ren dinamikan sartzea. Geure bizitzan arazo eta zailtasun gutxiago izango ditugula gauza jakina da. Hots, matxinatzen bagara, lan pilo eta segurtasunik eza izango ditugu nonahi.
Izan ere, batzuk Euskal Herriko askapen prozesuaren garai bati (lerro politiko-militarena alegia) itxiera eman diote. Beste batzuk argi daukagu ezpata mota guztiek zutik darraitela Euskal Herriaren askatasun nazional zein soziala lortu arte.
Hori dela eta borrokari lotzeko dei zabala egiten dugu. Nork bere indarren arabera baina guztiok ipini behar dugu zerbait. Bestela, lagun batzuk euren bizia ematen badute ere, ezinezkoa egingo baitzaigu.
Inork ez dezala esan gure askatasuna amets gaizto bat dela. Ahalegindu beharko gara, baita sufritu ere baina Euskal Herriko Langileriaren biziraupena bermatuko dugu. Bai ala bai. Etsaiaren aurrean, tinko mantendu behar dugu geure burua. Ez dago besterik.
Oierren eta beste hainbeste borrokalari, gudari eta munduko gehiengo zapalduaren izenean borrokan jarraituko dugu Euskal Herria askatu arte. Independentzia eta Sozialismoaren bidean, jo eta ke!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]