Odets-en ‘Exkerraren zain’ irakurgai, bere heriotzaren 50. urteurrenean


2013ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Clifford Odets antzerkigile estatubatuarra duela 50 urte hil zen. (Argazkia: blogdcn.org) Clifford Odets antzerkigile estatubatuarra duela 50 urte hil zen. (Argazkia: blogdcn.org)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aipatu obrak New Yorkeko taxilariek 1934an egindako greba du ardatz, eta Group Theatrek taularatu zuen lehenengoz 1935ean, Sanford Meisner zuzendari zela. Lefty Costello da antzezlanari izena ematen dion protagonista, eta oholtzara agertzen ez den arren, sinbolo garrantzitsu bilakatzen da.

Odetsen zenbait lan zinemara eraman ziren: Golden Boy (1937), Clash by Night (1941), The Big Knife (1949) eta The Country Girl (1950). Koldo Izagirreren itzulpena bestalde, Donostiako Gasteszenan taularatu zen 1998an, Joserra Fachadok zuzenduta.


Eguneraketa berriak daude