Novaltiak langileen greba eskubidea urratu duela ebatzi dute epaileek

  • Bilboko lan arloko zazpigarren epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuak aurkeztutako helegiteari, eta Novaltia enpresak langileen greba eskubidea urratu duela ebatzi du. Botika banaketa enpresako beharginek 800 egun baino gehiago daramate greba mugagabean.

Novaltiako langileak Laudion egindako elkarretaratze batean (Argazkia: Aiaraldea.eus)

2021eko urriaren 13an - 06:57
Azken eguneraketa: 09:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilboko lan arloko zazpigarren epaitegiak ontzat hartu du ELA sindikatuak aurkeztutako helegitea, eta Novaltia enpresak langileen greba eskubidea urratu duela ebatzi du. 

ELAk auzitara eraman zuen Novaltia 2021eko martxoan lan hitzarmenean egindako hiru pisuzko aldaketengatik. Epaileek arrazoia eman diote sindikatuari, eta botika banaketa enpresak egindako lan-ordutegien aldaketak greba eskubidearen aurka jotzen duela ondorioztatu dute. Horrenbestez, Novaltiak martxoan egindako hiru aldaketetako bi baliogabetu dituzte.

Bilboko lan arloko zazpigarren epaitegiak ez du ELAk salatutako lan-hitzarmeneko hirugarren aldaketa baliogabetu. Hain zuzen ere, aldaketa horren arabera, greba egiten ez duten langileek 300 euroko lan-sari berezia jasotzen dute hilero. Auzitegiak uste du hori beste era bateko prozedura batean ebatzi beharreko gaia dela. ELAk ez du baztertzen helegite berri bat aurkezteko aukera.

812 greba egun

Novaltiako langileek 812 egun daramatzate greba mugagabean lan baldintzen hobekuntza eskatzeko. Bi urte luze hauetan enpresak uko egin dio grebalariekin negoziatzeari. Aiaraldean ere oihartzuna izan du lan-uzte luze honek, grebalariek hainbatetan egin baitituzte elkarretaratzeak eskualdeko farmazien aurrean, establezimendu horiek lan-gatazkan duten erantzukizuna salatzeko:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


Eguneraketa berriak daude