Nortasun agirian genero neutroa ezartzeko aukera aztertzen ari da Kanadako Gobernua

  • Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak adierazi du genero neutroa nortasun agiriko beste aukera bat izan dadin lanean ari dela Gobernua. Gay harrotasunaren eguneko desfilean izandako lehen Kanadako gobernuburua da.

     


2016ko uztailaren 05an - 08:46
Lehendabizikoz gay harrotasunaren egunez desfilean izan den Kanadako gobernuburua da Trudeau. (Argazkia: @JustinTrudeau)

Trudeauk ez du azalpen gehiago eman. Gobernua genero neutroa nortasun agirian izateko “modurik egokiena” aztertzen ari dela esan du soilik.

Kanadako Ontario probintziak jada adierazi du gida baimenetan X generoa ezartzeko lanetan dabilela. Ohikoa da AEBetan X generoaren erabilera nortasun agirian, baita Australian, Zeelanda Berrian eta Nepalen ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kanada
2023-02-06 | ARGIA
Kanada hasi da droga gogorrak kopuru txikietan edukitzea despenalizatzen

Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]


2023-01-05 | ARGIA
Higiezinak erosteko bi urteko debekua ezarri die Kanadako Gobernuak atzerriko inbertitzaileei

Higiezinen merkatuko prezioen goranzko joera eten asmoz, Kanadako Gobernuak lege bat jarri du indarrean: bi urtez atzerriko inbertitzaile eta enpresei etxebizitzak erostea debekatuko zaie, ondorioztaturik atzerriko espekulatzaileen eragina erabakiorra izan dela merkatuko... [+]


2021-07-13 | ARGIA
Beste 160 hilobi aurkitu dituzte Kanadako ume indigenentzako barnetegia izandakoan

Panelakut tribuak egin du oraingoan aurkikuntza: identifikatu eta dokumentatu gabeko 160 hilobi baino gehiago, 1890etik 1970era ume indigenak bortxaz eramaten zituzten barnetegi izandakoan, Kanadako golkoan. Halako barnetegietan 1.100 hilobitik gora aurkitu dituzte dagoeneko.


Eguneraketa berriak daude