49.6 graduko beroa Kanadan

  • Kanadak aste honetan bere historiako berorik handiena bizi izan du. Herrialdeko errekorra izan zen astelehenean, 48 gradu Kolunbia Britainiarreko eskualde mendebaldetarrean; eta bertako herri batean, Lyttonen, gainditu zen biharamunean, 49.6 gradu celsius.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 2an - 07:32
Azken eguneraketa: 09:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bat-bateko bero kolpeek larri utzitako pertsonak ehundaka dira, eta Britainiar Kolunbian zenbatutako hildakoak 230 ziren jada asteazkenera bitartean, aurreko asteburutik.

Kanadako bero izugarriaren zonaldea eskualde berde, basoz bete eta ohikoan fresko eta euritsu batean gertatzen ari da, Britainiar Kolunbian. Handik hegoaldera, AEBetako Pazidfikoko estatu freskoetan ere (Washington, Oregon) berdintsu ari da gertatzen. Ozeano Barearen beste aldean, berriz, beste bero kolpe izugarriak ari dira gertatzen Siberian. Munduko hotzik latzenetako bat erregistratua duen Siberiako Oimiakon herrian 31 gradu izan dituzte ekain amaiera honetan: 1933an, bertan, -67.7 celsius-eko hotza neurtu zuten.

Aste honetako berialdi hauek, Kanadakoa eta Siberiakoa, ez daude zuzen-zuzenean lotuta, milaka kilometro daude batetik bestera. Baina zientzialari batzuek uste dute aldaketa klimatikoa eskualde artikoetan bereziki ari dela eragiten. Hau da, munduko hozbero ertaina gradu bat edo bi igotzea globalki katastrofikoa da munduaren puntu askotan; baina neurri horretatik gora ari dira udako beroak igotzen artikoaren inguruan.

Artikoan edo edonon, nolanahi ere, gero eta argiagoak dira beroketa globalaren errealitatearen zantzuak.


Kanada kanalean gehiago
2024ko martxoaren 4
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Hizkuntza-aberastasunari buruz (II)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.