Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

  • Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino emaitza hobeak lortu dituzte liberalek, eta inkestek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera diete kontserbadoreei.


2025eko apirilaren 29an - 12:44
Mark Caney Kanadako lehen ministroa Alderdi Liberalaren ospakizun ekitaldian. Jeniffer Gauthier / Reuters
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezustekorik ezean, inkesta gehienek aurreikusten zutena gertatu da asteleheneko Kanadako parlamenturako hauteskundeetan: laugarrenez jarraian liberalak irten dira garaile, eta botoen %99 zenbatuta 168 aulki lortuko lituzkete Komunen Ganberan. Bigarren izan da Alderdi Kontserbadorea, proiekzioen arabera 144 eserleku lortuta. Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak, ordea, ez luke gehiengoa izango Komunen Ganberan –172 aulki behar dira–, nahiz eta herrialdeko behe ganberan ordezkariak dituzten beste alderdiek nabarmen egin duten behera: BQ Bloke Quebectarra subiranistak 33 eserleku izatetik 23 izatera igaro da, eta DP Demokrata Berrien Alderdia sozialdemokrata, berriz, 25 izatetik zazpi izatera.

Berez urrian ziren egitekoak bozak, baina dimisioa eman zuen urtarrilean Justin Trudeau orduko lehen ministroak (2015-2025), eta hura ordezkatu zuen Mark Caney ekonomialariak hauteskundeen data astelehenera aurreratu zuen. Trudeau lehen ministro zela, Etxe Zuriko maizter denetik Trumpek eginiko mehatxuek eta herrialdearen hazkunde ekonomikoa jaisteak nabarmen murriztu zuen Alderdi Liberalarekiko babesa kanadarren artean. Caney agintera heldu ondoren, ordea, liberalak kontserbadoreei aldea murrizten joan dira, baita irauli ere: horren adierazle da duela lau urteko bozetan baino emaitza hobeak lortu dituztela liberalek, eta inkestek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dietela kontserbadoreei.

Trump hizpide lehen hitzaldian

Donald Trump AEBetako presidenteak abiatutako gerra komertzialak gogorren kolpatu duen herrialdeetako bat izan da Kanada, eta behin baino gehiagotan mehatxatu du Kanada herrialdeko 51. estatu bihurtzearekin edo anexionatzearekin. Hortaz, paper garrantzitsua jokatu du Komunen Ganberarako hauteskunde kanpainan. Bozen emaitzak jakin ostean Ottawa hiriburuan egin duen agerraldian zuzendu zaio Caney Trumpi, eta Kanadak AEBekin beste "harreman mota" bat izan behar duela adierazi dio: "Bukatu da AEBen integrazioan oinarrituta zegoen harremana".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Frantziako Estatuak GALen izandako inplikazioari buruzko egiak azaleratzeko ikerketa abiatuko dute

Ipar Euskal Herriko hiru diputatuek eman dute ikerketaren berri, prozesua "biktima guztien aitortzarako funtsezkoa" izanen dela zehaztuta. Urte batez iraunen du ikerketak eta ardura utzi diote Louis Joinet Institutuari, nahiz eta lotura-talde bat egon parlamentarien... [+]


Israelgo Armadak gutxienez sei palestinar hil ditu, su etena hasi zenetik

Igandean indarrean sartu zen su-etenaz geroztik, hainbat hedabide palestinarren arabera, gutxienez Armada Sionistak sei palestinar hil dituela jakinarazi dute. “Akordioa urratzea” egotzi die Israelgo Armadak


Palestinar herriaren ahotsa entzuteaz

Joan den astean sinatu zuten su-eten akordioa entitate sionistak eta palestinar erresistentziak. Israelek akordioa betetzen badu, palestinar herriak arnasa pixka bat hartu ahalko du azken bi urte hauetako ofentsiba kriminalaren ondoren: Israelgo armadak Gazatik atera beharko du,... [+]


2025-10-15 | ARGIA
Elkartasuna eta boikotaren beharra zabaldu dute hiriburuetan dozenaka mila lagunek

Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta... [+]


Olatu gorri, beltz, zuri eta berdeak hartu du Hego Euskal Herria

Hiru edo lau orduko lanuzteen arteko hautaketan ito baino, sentsazio orokortua hauxe izan da: jendetza mobilizatu da eguerdian. Itxuraz, aspaldiko gehiena. LABen esanetan, 110.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazioetan... [+]


Kronika
Iruñerrian Palestinarekiko borroka eguna oso arrakastatsua izan da

Goizean hasi diren lanuzteak oso esanguratsuak izan dira irakaskuntzan eta lan munduan oro har, baina oraindik ez dago lanuztearen datu zehatzik. Edozein modutan, Iruñeko erdialdean goizaldean argi ikusten zen ez ohiko eguna zela eta eguerdiko manifestazioak baietsi du... [+]


Iruñeko manifestazioa iruditan

Antolatzaileek diotenez 15.000 pertsona bildu dira Iruñean, eguerdiko manifestazioan. 


Kronika
Donostian ere Palestinaren aldeko egun handia

Gutxitan hartzen duen itxura izan du asteazken goiz-eguerdi honetan Donostiako Boulevardak. 20.000 lagun baino gehiagok egin dute bat urriaren 15erako eragile ugarik antolatutako deialdiekin. Denek, ñabardurak izan arren, batera adierazi diote elkartasuna Palestinari... [+]


Kronika
Bilbo, "elkartasun intenazionalistaren" agerleku

Palestinaren askapena eta Israeli boikot egitea babestu dituzte, eta patronalari eta erakundeei horretan eragiteko deia zabaldu diete.


Kronika
Gasteizen patronalari eta instituzioei Israelekin harremanak eteteko exijitu diete milaka lagunek

Milaka eta milaka pertsonak parte hartu dute Palestinaren aldeko Gasteizko manifestazio nagusian. Sindikatu deitzaileak oso pozik agertu dira manifestazioak, lanuzteek eta grebak Araban izan duten jarraipenarekin. Nazioarteko zein Euskal Herriko patronalari eta instituzioei... [+]


2025-10-15 | ARGIA
Israelgo kartzeletako “abusuen erregimen programatua” azaleratu da preso palestinarrak askatutakoan

Torturak eta gehiegikeriak 2023ko urriaren 7tik ugaldu egin direla frogatu dute askatu berri dituzten ehunka palestinarren testigantzek. Nahita eduki dituzte goseak jota, mota askotako torturak pairatu dituzte, eta osasun arta hutsaren hurrengoa izan dela salatu dute. Aske... [+]


Lanuztea "erabatekoa" izan da industriako enpresa garrantzitsuenetan, txikiagoa beste sektoreetan

Sindikatuek egindako lehen balorazioaren arabera, industriako enpresa handi askotako langileek bat egin dute lanuztearekin, zenbait kasutan jarraipena "erabatekoa" izan da gainera. Aldiz, beste sektoreetan, komertzioan eta enpresa txikietan kasu, eragina ez da... [+]


2025-10-15 | Jon Torner Zabala
Khaled Elgindy
"Israelek jendeari eraso egingo dio beharrezko izango duen lekuan eta unean"

Donald Trumpek Gazarako bere su-etena ospatzen jarraitzen duen bitartean, galdera ugari dago etorkizunaren gainean. Democracy Now! hedabideak Khaled Elgindy elkarrizketatu du asteartean [urriak 14], arabiar gaietan aditua eta irakasle bisitaria Georgetown Unibertsitatean, AEBek... [+]


Grebaren jarraipen zabala ikastetxeetan: "Hezkuntza komunitatea interpelatuta sentitzen gara"

Hezkuntzak egun osoko greba bizi du Hego Euskal Herrian eta jarraipen zabala izaten ari dela adierazi diote ARGIAri langileen eta ikasleen ordezkariek. Jarraipenaren datuak, elkarretaratzeak, zabaldu dituzten mezuak eta deialdi berezituaren arrazoiak jaso ditugu. “Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude