Kontatua dit amonak nola erditu zituen baserrian bai ama eta bai lau osaba-izebak ere. Beldurrik izan zuen galdetzerakoan, berak “Beldurra zeri?”. Erditzea bai guk eta bai animaliek milioika urtetan instintiboki egiten dihardugun prozesua bada, zergatik diogu horrenbesteko beldurra? beldurra minari, beldurra zerbait gaizki irtetzeari…beldur hori izan ote da erditzea medikalizatzera eraman gaituena? edo ospitaleko ustezko segurtasunak sortu ote digu gainontzeko aukerekiko mesfidantza?
Arriskuak gutxitzeko nahi horretan, prozesu natural bat, ospitalean artatu beharreko eritasun bihurtzera pasa gara, eta horrek, etxeko intimitatean, konfiantzazko pertsonek babesturik eta gorputzaren bulkadei mugarik jarri gabe emandako erditzea bizitzeko aukera baztertzera eraman gaitu. Egindako ikerketek diote, arrisku baxuko haurdunaldietan, hartu beharreko neurriak hartu eta profesional talde batekin kontatzen baldin bada, etxeko erditzeek ez dutela ospitaleko erditzeek baino arrisku handiagoa suposatzen. Beraz, haurdunari beldurrarekin erantzun beharrean, zergatik ez diogu informazio guztiaren eskaintza egiten? Profesionalekin prozesu segurua da eta, zorionez, ospitalak eskaintzen dizkigun baliabideak ditugu kasuak ala eskatzen badu erabili ahal izateko. Honekin ez dut esan nahi etxean erditzea ospitalean erditzea baino hobea denik, emakume bakoitzak askatasunez erabakitzeko eskubidea da aldarrikatzen dudana.
Magaleko emaginek emandako hitzaldi baten harira ulertu nuen etxean arrisku baxuarekin erditzeko aukera nuela
Magaleko emaginek emandako hitzaldi baten harira ulertu nuen etxean arrisku baxuarekin erditzeko aukera nuela. Gazte eta osasuntsu nengoen, asko zaindu nintzen haurdunaldian zehar, indartsu nengoen fisikoki eta mentalki eta nire bikotea izan nezakeen laguntzarik onena zen. Ondo informatua nengoen, ezagutzen nituen arriskuak eta baita artatuko ninduten emaginak ere. Ezagutzen nuen haien proiektua eta ikusi nuen profesional kualifikatuak zirela. Ni nintzen nire alaba arazorik gabe jaiotzea nahi zuen lehena. Norbaitek dudan jartzen al du?
Zoritxarrez, erditzea den prozesu eder eta magikoa etxean bizitzeko aukera, gaur egun pribilegio bat da gure herrian eta estatu espainiarrean. Erresuma Batuan, Holandan, Islandian, Danimarkan, Norvegian, Frantzian, Austrian, Zelanda Berrian, Kanadako toki batzuetan edota Washingtoneko estatuaren zati batean Osasun Sistemak finantziatutako aukera den bitartean, hemen, gutxi batzuen eskura dagoen esfortzu ekonomiko bat da, nahiz eta ikusi den ospitaleko erditzeak baino kostu baxuagoa suposatuko ligukeela herritarroi etxeko erditzeak Osasun Publikoan barneratzeak.
Ni neu medikua naiz, ospitaleko lanarekin ikaragarri disfrutatzen duen langilea eta gaixotasunaren aurkako borrokan medikamentu eta teknologiaren erabiltzaile deklaratua. Baina, ditugun erramintak arduraz eta beharrezkoak diren kasuetan erabiltzeko dira eta beldurra ez da kasu horietako bat. Esango nuke, ezjakintasuna eta informazio falta direla jende askok (profesionalak barne, edota bereziki) etxeko erditzeei uko egitearen eragile nagusia.
Ni neu medikua naiz, ospitaleko lanarekin ikaragarri disfrutatzen duen langilea eta gaixotasunaren aurkako borrokan medikamentu eta teknologiaren erabiltzaile deklaratua
Eskerrak eman nahi dizkizuet Magaleko emaginei, Maria, Clara eta Josuneri, oztopo guztien gainetik zuen proiektuarekin aurrera jarraitu eta emakumeok gure indarrean sinestera garamatzazuelako. Zuen maitasun eta berotasunak, inoiz ahaztu ezinezko esperientzia biziarazi digulako eta zuen jakintzak eta profesionaltasunak gure txikia mundura osasuntsu eta maitasunez beteriko atmosfera batean jaiotzea posible egin duelako. Itxaropena dut egunen batean zuek eskainitako zerbitzua, pribilegio bat izatetik aukera bat izatera pasako dela.
Bukatzeko, animatu nahi zaitut, zu, emakume, informatzera. Zure gaitasuna zalantzan jarri aurretik, ospitaletik kanpo erditzeari beldurra izan aurretik eta beste emakume batzuei kritika egin aurretik, informatu. Segurtasuna ematen dizun tokian eta babestua sentiarazten zaituzten pertsonekin erditu ezazu, garrantzitsuena zure txikia ondo etortzea da, baina informatu eta hausnartu ondoren hartutako erabakia izan dadila, ez beldurrek eta aurriritziek inposatutakoa. Sinistu zure buruarengan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]