Nola grabatu zuten Carrero Blancoren “hegaldia” zineman?

  • 1973ko abenduaren 20an, Carrero Blanco espainiar almirante eta politikari frankista hil zuen ETAk Madrilen, haren autoa zartarazita. Espainiako gobernu-presidentearen autoari Claudio Coello kalean egin zion eraso ETAk, lurpean tunel bat egin eta errepide azpian jarri zituen 100 kilo Goma-2 leherrarazita. Ogro Operazioa izan zen.


2022ko uztailaren 18an - 13:32
Emilio Ruiz del Rio maketarekin. / Argazkia: Filmoteca Española.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sei urte geroago, 1979an, Gilo Pontecorvo zuzendari italiarrak Operación Ogro filmatu zuen. Ennio Morriconeren soinu-bandaz gain, pelikulak eszena enblematikoak utzi zituen, atentatuaren errekreazioa eta autoaren lehertzea kasu. Hegaldiaren egilea Emilio Ruiz del Río (Madril, 1923-2007) zuzendari artistiko, efektu berezien sortzaile, pintore eta maketa egilea izan zen. Hain justu, maketa bat baliatuta leherrarazi zuen Carrero Blancoren autoa zineman. El Diario-k eszena horren inguruko erreportajea plazaratu du, Ruiz del Ríoren familiak haren ondarearen parte bat Espainiako Filmotekari doaintzan eman diola-eta.

Maketa egilearen kezka iturri nagusia miniaturazko autoa topatzea zen, berak kontatzen zuenez. “Carrero Blancorena bezalakoa izan behar zen”, zioen. Pelikulan erabiliko zutena jostailu-denda batean topatu zuten, eta haren eskalara egokituta egin zuten gainerako maketa guztia. “Claudio Coello kalera joan eta xehetasun guztiak neurtu nituen”, kontatu zuen Ruiz del Ríok. “Espaloietako laukitxoak, zabalera, atariak... dena zegoen zorrotz neurtuta. Hiru egun eman genituen dena neurtzen; bertako jendea beldurtu ere egin zen, atezain batek esan zigun bizilagunak kezkatuak zeudela”.

Behin maketa lortuta, kotxeak hegan egin eta alboko eraikineko patiora erortzea lortu beharra zegoen. Lehergaiak erabili zituzten, baina ez zuten lortzen errealitatean gertatu bezala zartaraztea, autoak albo batera egiten zuelako. Azkenean, inklinazio zehatza zeukan aire konpromituko hodia baliatu zuten. Autoak, hodiaren gainetik pasatzean, jauzi egin eta goiko teilatua joko zuen, 1973ko azaroaren 20an gertatu bezala. Eszena hura ikusle askoren gogoan dago oraindik.

Bideoan, Operación Ogro filmeko eszena ezaguna eta haren inguruan Emilio Ruiz del Ríok emandako azalpenak (gaztelaniaz):


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Claire Atherton. Zine-muntatzailea
“Misterioak sortzen du mugimendua, gabeziak”

Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


‘Between Goodbyes’ dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025eko sari nagusia

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.


Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu

Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.


80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


From Ground Zero: genozidioa lehen pertsonatik kontatzen digun filma

2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude