“Nola gogoratu, nola kontatu euskal gatazka” solasaldiak Iruñean

  • Datorren larunbatean, hilaren 23an, euskal gatazka langai hartuko dute Iruñeko Laba elkartearen egoitzan egingo den jardunaldian, Gazteluko plazaren 2. zenbakian, Laba eta Karrikiri elkarteek eta Maiatz argitaletxeak antolatuta.


2021eko urriaren 21ean - 10:20
Azken eguneraketa: 12:36
Aieteko Konferentziaren une bat, 2011ko urrian, Donostian. (Arg.: Dani Blanco)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oso latza izan da. Nola gogoratu, nola kontatu euskal gatazka” goiburupean egingo dira elkarrizketa bat eta mahai-ingurua. 10:00etatik 11:15etara Emilio Lopez Adan idazleari jendaurreko elkarrizketa egingo dio ARGIAko kazetari Xabier Letonak, Lopez Adanek aurten kaleratu duen liburua aintzat hartuta: Borroka armatua Euskadin, 1967-2011. Berez, hiru liburuki dira, 1967-1980, 1981-1990 eta 1991-2011 garaietan banatuak. Larrun-en ere kaleratu genuen berarekin egindako elkarrizketa luzea.

Atseden txiki baten ondoren hasiko da mahai-ingurua 11:30etan. Emilio Lopez Adan idazleak, Maider Galardi ikerlariak, Emilio Majuelo historialariak eta Samara Velte ikerlariak aztertuko dute nola gogoratu eta nola konta daitekeen euskal gatazka.

 

 


Euskal gatazka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.