Gure bizierak atondu izan dituen ongizate gizartearen pitzadurak, euskarri zituen giza psikismoen krisia dakargu. Psikismoen krisia (Z. Bauman) mundu likido batean gertatzen ari da, pandemialdiak areagotu duen arrisku bizipenarekin eta gaixotasunekin batera (estresa, antsietatea edo depresioa). Aberastasun materialaren hazkundea jomugan, hazkunde handiagoa eta diru gehiago egiteko beharra erakusten duen zibilizazio patroiaren krisia da; baliabide materialen neurrigabeko ustiaketan biziera bat atondu duen ongizate sistemaren gainbehera. Hara, mugarik gabeko hazkundean zetzan psikismo horren desira aseezina. Pandemia osteko kontsumitzaileen gogobetetze adierazleek ongizate horren hazkundea berretsi nahi luketenean, ustezko ongizatea pitzaturik ageri da, ondoez psikiko eta gaixotasun handiagoz garatzen ari dela baieztatu ahal izan dugunean.
Agidanez, hiper hazkundearen aberastasun materiala mugagabe eskuratu nahi izateak, munduko ekosistemen hondoratze masiboa eta hazkorra zekarren ordainetan. Hauxe zen kontraesana: etengabeko hazkuntzan behar zukeen sistema produktibo globalak, biosferaren muga eta agortze zantzuekin talka eginez zetorrela. Hara hor bizi dugun krisi sistemikoaren oinarria.
Gaur egun, zumitza egokienak ereiteko aukera aurreikusi beharko litzateke kezka pedagogikoen artean, nola ez, norbanakoa salerosgai edo bezero gisa hartzen duen sistemaren merkantilizaziotik at, bizi kalitatearen galera ez baizik harreman ahaltsuagoak gizarte/eskolatik eraikitzeko eta bestelako ongizaterako kultura abegitsua landu ahal izateko. Hau da, hezkuntza sistema ona bezain garrantzitsua izango da krisi sistemikoari aurre egingo dion gizarte hezitzailea eraiki ahal izatea.
"Hezkuntza sistema ona bezain garrantzitsua izango da krisi sistemikoari aurre egingo dion gizarte hezitzailea eraiki ahal izatea"
Eskola erakunde ekoizlea da, giza subjektibitatearen ekoizle. Jakintzen, irudikapenen, praktiken, pentsamenduen, iritzien, esperientzien, subjektibitateen funtsezko ekoizlea. Hortaz, hezkuntza-eragile guztien zeregina izango da etengabe pentsatzea eta birpentsatzea zer ekoizten ari garen eta zertarako, eta, horretarako, ezagutza eta ikaskuntza-espazio eraginkorrak ez ezik, kritikoak eta esanguratsuak sortzeko aukera baliatzea. Bizitzen ari garen krisi sistemikoaren aurrean gaur eguneko eskolaren funtsezko zeregina hauxe liteke: bestelako subjektua sortu beharraren jabekuntza hartzea eta horretarako lana egitea. Norberetasun berriak ekoizteko ziurtasun eta helduleku gutxiko munduan, etengabe moldatzeko eskakizunari aurre egiten zaio eskolatik, tokian tokiko kultur eta hizkuntza ezaugarriak belaunaldi berrietan garatu ahal izateko etengabeko hezkuntzan dihardugunez gero. Oinarri emozional, balio eta harremanei dagozkien zumitza egokienak lantzea (geure geureak) funtsezkoa izango da subjektua noraezean ondoratu ez dadin.
Dagoeneko, ziurgabetasun handiko garai batean bizi gara. Bizi gaituen arrisku gizarteak (U.Beck), hondamendiak eragiten ditu sistematikoki, ekosistemen hondoratze hazkorrari muga jarriko dion trantsizio sozio-ekologikoa inoiz baino beharrezkoa zaigu. Honezkero, gizarte logikatik ulertu behar dugu hezkuntzaren logika eta hezkuntzaren logikatik gizartearen aldaketa. Nola bizi den gizartea, hala heziko ditu bere nerabe eta gaztetxoak. Nola bizi garen hala heziko dugu. Hara, ziurgabetasunaren gizartean, giza subjektibitatea bilakatuko da etorkizuna eraikitzeko gakoa.
Etengabeko hezkuntza berrikuntzaz eta hobekuntzaz ari garen honetan funtsezko galdera da honakoa: Nolako herria eta gizartea nahi dugu hurrengo belaunaldientzat? Zein seme-alabei uzten diegu mundu hau? Etorkizun hurbilerako hobetsiko dugun gizarte ereduak bere neurriko hezkuntza-sistema eskatzen du gaur egun. Eskolan, gizarte erreprodukzio lanean bakarrik badihardugu zer aldaketa espero liteke hortik? Gure herriko egitura sozio ekonomikoa birbideratzeko abagunean, hezkuntzaren mugak eta arazoak ez dira neurri teknikoekin eta paradigma pedagogikoen eskutik bakarrik konponduko. Hezkuntzaren eraldaketak, gizarte kulturaren koordenada berrien aldaketa eskatzen digu, bizi kalitatea lehenetsiko duen eta bizierak aldatzeko prestuago dagoen etorkizun bideragarriago baterantz.
Egungo garapen eredua birformulatzeko prest dauden pertsonak sortu beharko dira, ez hainbeste egitura sozial eta produktiboetara ongi moldatuko direnak, baizik pentsamendu kritikoa eta autonomia garatu eta estimatuko dutenak. Hara, sormena, berrikuntza, motibazioa, talde lana, ekintza gaitasuna, biharko hiritargoaren zumitza ezinbestekoak dira, tokian tokiko ezaugarri linguistiko eta kulturalen abagunetik garatuz gero; autonomiaz jokatu eta pentsamendu kritiko garatua izango duten hiritarrak, kontzientzia sozioekologiko leialarekin. Herri bezala dugun jomugarantz abiatzeko, hezkuntza sistema oso lagungarri suerta daiteke krisi sistemikoaren bidegurutze honetan. Alegia, heziketa mota baten edo bestearen aldeko hautua Euskal Herriak dituen helburuen arabera pentsatu beharko genuke. Azken buruan, gure gazteen heziketa, jomuga horren menpe ulertu beharko da, ez hainbeste hortik kanpoko aldagaien araberan. Hara, gure hezkuntza gaitasuna baliabide indartsua da euskal gizartea eta bere bizi-baldintzak hobetzeko itxaropenean, bestelako subjektua sortze bidean.
Hezkuntzaren bidez bestelako bizierak atontzeko makulu egokirik ematen ez badugu, ordea, gure identitatearen eraikuntza beste batzuek egingo dute, eta nagusiki, merkatu sistema globalak. Pandemia osteko artikulazio identitario komunitarioa erabakigarria izango da, pedagogia kritikoa erabiltzeko eskolak izango duen gaitasuna hain zuzen. Norbanakotasunak kontsumismoan oinarritzea akats handiegia litzatekeelako, noraizeak kontra jotzen badu ere, gure gaztetxoen barne izaera alde behar dugulako, proiektu komunitario bizigarriei eta interes kolektiboari lotuta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]