Badirudi gaur egun gai honetaz inork ez duela Elikagaiak eta koronabirusa gaiaz mintzatu nahi Euskal Herrian. Orain urte batzuk elikadura burujabetzaren kontseilaria beharrezkoa zela ere argudiatu zen. Baina sistemak isilarazi zuen guztia, oso atzerakoia omen zen ideia hura. Gainera, ideia haren kontra zaudenek elikagaien autarkia antzeko proposamen batekin nahastu zuten ideia.
Baina tira, urteak pasa badira ere momentu honetan (koronabirusaren krisian) berton ekoitzitako elikagai asko komertzializazio zirkuitu nagusitik kanpo daudela ohartarazten ari gara. Zergatik gertatzen ote da hori? Garen biztanleriarako gutxi ekoizten dugu, produzitzen dena kalitatezko ekoizpena izan arren. Beraz, Nazio Batuek 2030 urterako ezarri dituzten helburuak betetzeko aukera gehien duen produkzioa jokoz kanpo daukagu Euskal Herrian. Nola ulertu daiteke hori?
"Hil berri den Antonio Alvarez Solis pentsalariak sarritan azaltzen zuen honakoa: pentsatzea ez da ohikoa eta betikoan jarraitzea da errazena"
Etorkizunak esango digu zer den benetan atzerakoia eta zer izango den derrigorrezkoa, bai lehen sektorearentzat eta baita euskal gizartearentzat ere. Nire iritzian, elikadura burujabetzaren kontseilaria inoiz baino premiazkoagoa da EAEn, eta baita, noski, Euskal Herri osoan ere. Zergatik? Zertarako? Bada, adibidez, Nazio Batuek 2030erako ezarritako helburuei zentzu apur bat emateko gurean. Baita, noski, klima aldaketaren gogoetak lantzeko eta irakaskuntzan ekoizpen jasangarriari bere lekua emateko ere. Baina, batez ere, koronabirusak hain ondo erakutsi digun bezala, lehen sektore indartsu bat izatea derrigorrezkoa delako edozein herrialde aurreratu eta ez aurreratutan. Eta, arrantzaleak eta baserritarrak “geure moduan” zaindu behar ditugulako. Eta, nire iritzian zaintzeko “gure modurik” egokiena elikadura burujabetza praktikan jartzea da.
Hil berri den Antonio Alvarez Solis pentsalariak sarritan azaltzen zuen honakoa: pentsatzea ez da ohikoa eta betikoan jarraitzea da errazena.
Ez dezagun jarraitu betikoa egiten, zeren, bestela, ea hemendik urte batzuetara zenbat arrantzale eta baserritar dauzkagun gure artean. Zein izango da orduan beren ahalduntzea eta beren funtzioa Euskal Herriko ekonomian?
Gauzak guztiz aldatzen direnean, nola berrindartuko eta aktibatuko dugu ekonomia lehengo balore eta pentsaera zaharrekin? Agian, beste ikuspuntu eta bisio batzuen unea da. Agian, elikadura burujabetzaren momentua da oraingoa.
Eneko Egibar Artola. Albaitaria eta politologoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]